Madalen Eguneko jairik ez da izango aurten
2021-07-20 08:09 KultureaMundakako Udalak jakinarazo dauenez, garagarrilaren 22an, kontrol eta zuhurtasun-neurriak hartuko ditue.
Mundakako Udalak, koronabirusagaz kutsatzeko arriskuaren aurrean, aurten be ez dala Madalen Eguna ospatuko gogorarazo eta egun horretan herriaren masifikazinoari aurre egiteko kontrol eta zuhurtasun-neurriak hartu dituala iragarri dau.
Mundakako Udalak kontrol eta zuhurtasun neurriak ezarri ditu, egun horretan bai mundakarrak baita Mundakara joan daitekezan personak be egungo baldintzak errespetau deiezan, pandemiak hor jarraitzen dauelako eta kutsatzeko arriskua be ez dalako desdagertu: Aurten be ez dogu Madalena eguna ospatuko eta
horregaitik eskatzen dogu guztiok errespetuz bete daiguzan egoereak eskatzen deuskuna: Zuhurtzia, kontrola eta errespetua eskatu ditu Mikel Bilbao Mundakako alkateak.
Madalen Eguna ospatzen ez dan arren eta egun horretan Mundakara jentetza ugari joan ez daiten, urruntze sozialeko prebentzino-neurriak betetea agindu dabe arriskuei aurre egiteko eta, esangura horretan, Mundakako Udalak herrira lurretik zein itsasotik sartzeko kontrolak indartuko ditu. Mundakako portuan amarralekua daben personek eta bertan bizi diranek baino ez dira sartuko herrira. Egun horretan herrian pilaketak emoten badira, horreek desegin egingo dira Ertzaintzearen laguntzeari esker.
Beren-beregi eskatzen deutsagu, bai mundakarrei, bai gure herrira datozenei be, koronabirusaren aurrean kutsatzeko arriskua kontuan hartu eta neurriok eta errespetau deiezala: 'Danok gura dogu jaia egin ahal izatea, baina arduraz jokatu behar da eta danonntzako zer dan mesedegarria pentsetea. Horregaitik, indarrean dagozan neurriak eta gomendioak bete behar doguz. Datozen urteetan jai hau eta beste batzuk hobeto ospatzeko itxaropenari eusten deutsagu, azaldu dau Mikel Bilbao Mundakako alkateak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!