Soplo-ko 5 proposamen irabazleen erakusketea BilbaoArten
2021-07-16 12:24 KultureaErakusketea garagarrilaren 16tik abuztuaren 27ra ikusi ahal izango da.
BilbaoArte Fundazinoak, Bilboko Udalaren Produkzino Artistikoko Zentroak, Soplo. Arnasketa Saiakerak-en erakutsitako Charo Garaigorta, Helena Goñi, Maria Ibarretxe, Eduardo Sourrouille eta Susana Talayero artisten bost proposamen irabazleen erakusketea inaugurauko dau gaur, hilak 16.
Urazurrutia Aretoak aurtengo zezeila eta apirila bitartean izen bereko erakusketan parte hartu eben 25 artisten artean aukeratutako lanak hartuko ditu uda honetan, Petra Joos, Petra Pérez eta Miguel Zugaza, epaimahaikoek aukeratuak.
Orduko erakusketea, uriko oinarrizko lau kokagunetan banatua, Udalak #BilbaoAurrera (2020) lehen Planaren bidez lekuan lekuko sektore artistikoari emondako babesaren emoitzea izan zan. 128 artista aurkeztu eta Aimar Arriola, Andrea Estankona eta Maite Martinez de Arenaza izan ziran programazinoaren arduradun eta komisarioak.
Ikusi ahal izango diran bost proposamenak honako honeek dira: Charo Garaigorta-ren 1/400. La presencia inadaptada, Helena Goñi-ren Desescalada walks 2020, María Ibarretxe-ren Green Songs. Pequeños exorcismos clorofílicos, Eduardo Sourrouille-ren Un chant d’amour eta Susana Talayero-ren Presagios que nos circundan.
Gainera, abuztuaren 4an, erakusketearen jarduera osogarri, Maria Ibarretxe artisteak performance bat eskainiko dau: Green Songs. Pequeños exorcismos clorofílicos; instalazinoaren inguruan, Combo Vocal Bilbao Musika, Natalia Wang, Natalia Gomez-Acebo, Arrate Bayer eta Jorge Peñagarikanogaz batera.
Charo Garaigorta
Artistearen obrak New York uriaren testuinguruan oinarritzen dira, bertan egin baitzituan Art and Education ikasketak Columbia unibersidadean; ondoren, beste 12 urtez bizi izan zan han. Haren obrak hainbat aretotan izan ditu ikusgai, besteak beste, Bronx Museum, Art in General, Parker´s box (NYC) , Hyde Park Art Center, Chicago, Madrilgo Casa de América, Bilboko Rekalde Aretoa, Centro Cultural São Paulo eta Fortaleza Museoa, Brasilen. Era berean, hainbat erakundetako hezkuntza sailakaz be egin dau lan, Moma, Guggenheim NYC eta Yeshiva University Museum eta Artium.
Helena Goñi (Bilbo, 1990)
Arte Ederren Gradua ikasi eban EHUn. Londresera joan zan, Central Saint Martinsen ikasten jarraitzeko. Erretratugintzea landu dau baina musikeak eragin handia izan dau bere lanetan, baita obrearen parte izateraino be, beste gailu batzuekaz batera, tartean bideoa edo lengoaia idatzia. Inguruko guztia hartzen dau lan egiteko, arreta berezia jarriz bere esperientziari espektatiben, porrotaren, utopiaren edo besteagaz alkartzearen bidez. Hainbat herrialdetan izan dau bere lana ikusgai, besteak beste, Alemania, Malta, Erresuma Batua, Suitza eta Espainia.
María Ibarretxe (Bilbo, 1977)
Arte Dramatikoan diplomatua da, artista eszenikoa eta bisuala. Egonaldi eta proiektu artistikoak egin ditu Varsovia, Estonian, Belgikan, Mexikon eta Japonian. Alaitz Arenzanagaz batera Sra. Polaroiska kolektiboan dabil eta hainbat sari irabazi ditu, besteak beste, INJUVE, Ertibil, Madrilgo Sariketa Koreografikoa eta Gurea Artea.
Eduardo Sourrouille (Basauri, 1970)
Arte Ederretan lizentziatua da EHUn (1993). Eduardo Sourrouilleren obrek gizakiaren irudikapenaren inguruko hausnarketea dabe ardatz. Erretratu lanetan eta lan bideografikoetan, fikzinoa eta errealidadea bereizteko gizakion beharrizana, iragana eta etorkizuna, emozinoa eta arrazoia, desegin egiten da.
Susana Talayero (Bilbo, 1961)
EHUn Arte Ederren lizentziaturea lortu ondoren, Erromara joan eta han bizi zan 1986tik 1996ra; han emon eutson hasierea bere ibilbide artistikoari. Gaur egun egiten dauen lanak pinturearen, euskarriaren eta
okupetan dauen espazioaren arteko hartu-emonak ikertzen ditu. Oraintsu Bilboko Arte Eder Museoan, Carreras Mugica, Burgosko CAB eta AOC F58 zein Roma aretoetan izan dira ikusgai eta d’Arts Visuals Santanyí’19, Mallorca saria jaso dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!