Gaur da azken eguna EHUko ikasleen 'Artekan' ikusteko
2021-07-16 08:46 KultureaSartzea doban da.
Gaur, barikua, hilak 16, izango da aurten Euskal Herriko Unibersidadeko Arte Eder Fakultadeko Zeramika: Artea eta Funtzinoa Masterra egin daben 14 ikasleren ikasturte amaierako lana ikusteko azken eguna. Artekan izenburuaren inguruan batutako eskultura txikiek emongo deutse amaierea Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen erakusketa aretoko erakusketen denporaldiari, urrira arte.
Buztinen eta prozedura zeramikoen aukera mugabakoak aztertzen dituan proposamen personala batzen dau erakusketeak, alkarrizketa iradokitzailean oinarrituta. Leioako campusean emoten dan graduaren osteko ikastaro espezializatu honetako bederatzigarren promozinoko (2020-2021) kideak dira protagonista: Ainhoa Arzallus Goñi, Alex Ruiz Errera, Antonio López Caro, Carmen Piñón Loureda, Celia Martínez Moreno, Edu Valls Sánchez, Eguzkiñe Egaña Corta, Eva Kareaga Cortacans, Garazi R. Itza, Ismael Buenaga Fuente, Naiara Otaegi Sánchez, Nerea Castaño Gonzalo, Paula Huarte Cosin eta Tamara Sadia Mancebo.
Zeramika Masterraren bederatzigarren promozinoaren 2020-2021 ikasturtearen azken jarduerea, Artekan erakusketeak sortzaile gazteen ardura tematiko eta estetiko personaletara buztina zelan egokitzen dan erakusten dau, azaldu dau Carmen Marinek, masterraren arduradun eta erakusketearen komisarioa.
Lan batzuetan, zeramikeak bere prozesuan emoten dituan gaitasun plastikoak aztertu dira; beste batzuetan, mineralen ezaugarri fisikoak behartu dira, keinuari edo suari erantzutean, abagunea piezea osotzen daben faktoreen artean sartuz. Eta, masterreko arduradunaren berbetan, ikusleek materialen eta tekniken arteko buztarketea ezagutuko dabe, adierazpen-potentzial handiko kontraste ezohikoak eragiten dituenak, baita artearen eta diseinuaren alderdiak batzen dituen lanak be, barruko arkitekturearen eta zeramikaren arteko loturea barriro ikusiz.
Erakusketan planteamentu personalen moltso bat agiri da eta bertan, batzuek modernidadeak sortutako eta artista garaikideek azkenengo hamarkadetan jorratutako arazoen inguruan hausnartzea bultzatzen dabe, naturearen eta kulturearen arteko hartu-emonen eta horreek gizabanakoaren identidadearen garapenean daben inplikazinoaren inguruan. Eta beste batzuek, barriz, erregistro guztiz desbardin batean, esplorazino formalean topetan dabe euren bultzada sortzailea.
Erakusketea Bizkaiko Batzarrek EHUko Arte Eder Fakultadeagaz orain hamarkada batetik dauen akordioaren parte da, Bizkaian trebatutako talentu gazteen lana erakusteko. Batzar Nagusiek uriaren erdigunean daben erakusketa aretoa lagaten dabe, lana Bizkaiko ikusleeakana errazago hurreratzeko.
Artekan erakusketea garagarrilaren 16ra arte egongo da zabalik Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan (Hurtado Amezaga kalea, 6 – Beheko pisua. Bilbo), 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik barikura. Sartzea doban da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!