Bilbotarrak ardatz hartuta, Konparsakide Eguna izango da zapatuan
2021-07-16 08:18 KultureaGaragarrilaren 17an, 12:30ean hasiko da kulturearen eta bizitzearen aldeko kalejirea.
Bilboko konparsak kolektiboak prest dauka garagarrilaren 17an, Bilboko Arenalean egingo daben Konparsakide Egunaren egitaraua. Erdigunean ipini dabe bilbotarrek bilbotarrei aisialdia eta kulturea eskaintzea eta auzokideei parte-hartzerako bideak erraztu deutsee. Kultura eta bizitzearen aldeko kalejira herrikoia izango da eguneko ekitaldi nagusia, 12:30ean baina umeentzako tailerrak, ardaoa probetako ikastaroak, sasoiko barazkien zozketea eta ezusteko ikuskizunak be aurreikusi ditue.
Konparsakide Eguna Bilboko Irriaren aurreko topagunea eta beroketa-saioa izango da. Joan dan astean iragarri bezela, konparsek kultura eta bizitzearen aldeko kalejira herrikoiari ekingo deutse: Ez dogu nahi aurreko krisietan lez erakundeek oraingo normaltasun barria eta krisi ekonomikoa erbiltea kultur eta jai herrikoiei trabakk ipinteko: murrizketak, trabak eta debekuak, eredu parte-hartzailearen kontra joteko eta arlo horren pribatizazinoa sustatzeko, osasungintzan, hezkuntzan eta beste arlo batzuetan jazo dan legez. Horregaitik bilbotarrei eskatu ddeutse kalera urteteko, kultura bizia eta jaien eredu parte-hartzaile, feminista, herrikoi eta euskalduna babesteko.
Pandemia piztu zanetik konparsakideak ohikoa daben alkar jagotearen filosofian oinarritu eta alkartasun-sareetan eta osasungintza publikoaren aldeko ekimenetan parte hartu dabe baina modu berean oso kritiko agertu dira kultureari eta jai herrikoiei ipinitako murrizketa, traba eta debekuakaz. Holan, euskal Kulturgintzearen grebeagaz eta Teknikariok sindikatuaren protestakaz bat egin eben.
Egitaraua
Konparsakide Egunaren egitarauak bilbotarrek bilbotarrei aisialdia eta kultura eskaintzea izango dau helburu, osasun-neurri danak betez. Eguerdiko 12:00etan hasiko da, neska-mutilentzako tailerrakaz; horreen ostean, kalejira herrikoiaz aparte izango dira ardaoa probetako ikastaroa, Mikel Garaizabal Sommelierrak eskainia eta Eusko Labeleko sasoiko barazki-otzaren zozketea. Ardaoa probetako ikastaroan parte hartzeko, aurretik izena emon behar da: mezua bialdu behar da bulegoa@bilbokokonpartsak.eus posta elektronikora, izen-abizenak eta telefonoa adierazota. Jente-kopurua mugatuta dagoanez, persona bakotxak bina leku eskatu ahal izango dau, gehienez jota. Konparsek eskertu dabe Hazi euskal agentziaren eta Eusko Labelen babesa.
Arratsaldean, barriz, hainbat ezusteko ikuskizun izango dira Zazpi Kaleetako balkoietan, ordu berean, 18:00etan. Ekimen horregaz, konparsek gogoratu gura izan ditue konfinamenduan auzokideei bizitzea poztu eutsen kulturgileen eredua, balkoietatik be kulturea eta alaitasuna eskainiz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!