Ertibil Bizkaia 2021eko irabazleak Iñigo Varona, Nora Aurrekoetxea eta Natalia Suárez Ortiz de Zárate dira
2021-07-16 08:06 KultureaGaragarrilaren 15etik urriaren 12ra ikusgai.
Ertibil Bizkaia, Bizkaiko Foru Aldundiak atondutako arte bisualen erakusketa ibiltariak, Bilboko Rekalde Aretoan hasiko dau bere ibilbidea geroago Sestao, Elorrio eta Balmasedako udalerrietara joateko; azkenik, 2022ko urtarrilaren 7an, Barakaldoko erakusketa areto munizipalean amaituko da.
Ertibil Bizkaia 2021eko irabazleak Iñigo Varona Sánchez, Nora Aurrekoetxea eta Natalia Suárez Ortiz de Zárate dira.
1983. urtetik, Ertibil-en helburu nagusia Bizkaian sormen lanak gauzatzen dituen artista sortubarriak laguntzea eta bultzatzea izan da. 39. edizino honetan, 138 artistek parte hartu dabe teknika eta espezializazino mueta danakaz egindako 192 lan aurkeztu dituelarik eta horreen artean erakusketa hau osotzen daben 18 obrak aukeratu dira.
Epaimahaian izan dira Helena Goñi, Ertibil Bizkaia 2020ko irabazlea, Miriam Alzuri, Bilboko Arte Eder Museoko konserbatzailea eta Jaime Cuenca eta Peio Aguirre arte kritikoak, izan be, azken hau erakusketearen harian argitaratutako liburuaren testuen egilea izan da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!