‘Ezagutu non sortzen dan gure etorkizuna’, Leioan
2021-07-15 10:10 KultureaErretratuak Pedro Luis Ajuriaguerra muskiztarrarenak dira.
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak 35 urte bete ditu eta bere historiari, orainari eta etorkizunari
buruzko erakusketa bategaz ospatuko dabe urteurrena. Erakusketea gaur, garagarrilak 15, inaugurauko dabe
Leioan, UPV/EHUko Zientzia Parkearen egoitzan, Sabino Arana etorbideko 67. zenbakian eta abuztuaren 1ean zarratuko ditu ateak.
Burdinezko, altzairuzko eta hormigoizko 10 monolitok Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak garapen ekonomikorako zentro eta I+G legez dauen garrantzia hurreratuko deutse herritarrei, 20 erretratu artistikoren, azalpen-panelen eta QR kodeen bidez.
Erretratuak Pedro Luis Ajuriaguerra muskiztarraren lanak dira. Nazinoarteko hainbat lehiaketatan autortua izan dan erretratugile autodidaktea, erretratugintza arkitektonikoan nabarmentzen dana.
Ezagutu non sortzen dan gure etorkizuna lelopean, erakusketeak Leioako Teknologia Parkeak Euskadiko ongizateari, oparotasunari eta jarduera ekonomikoari egiten deutson ekarpena erakutsi gura deutse herritarrei.
Aurkezpenean izan dira Ibon Rodriguez Etxebarria, Leioako alkatea eta Itziar Epalza, Euskadiko Teknologia Parkeen Sareko zuzendaria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!