Badator 46. Nazinoarteko Folklore Jaialdia

Bizkaie! 2021-07-14 12:19   Kulturea

Garagarrilaren 19, 20, 21 eta 22an izango dira hitzorduak.

Portugaleteko Elai Alai Kultur Alkarteak atonduta, Irlanda (Trim de Velvet), Polonia (Jawor), Euskadi (Portugaleteko Elai Alai), Peru (Ritmos y costumbres) eta Senegaleko (Jammu) taldeak izango ditugu protagonista.

Portugaleten eta Bizkaiko beste herri batzuetan be izango dira: Getxon (Hilaren 17an eta 18an, Muxikebarrin), Galdakaon, Alonsotegin, Usansolon, Berrizen, Elgoibarren eta Sopean; egitaraua hemen.

Portugaleten, barriz, jantza saioak gaueko 21:30ean hasiko dira La Canillan. Sartzea doban da baina badago aukerea lau egunetarako jesarlekua erreserbetako 12 euroan. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu