TOKIKOM Sarien seigarren edizinoa martxan

Bizkaie! 2021-07-14 08:30   Kulturea

Irailaren 10era arte aurkeztu daitekez lanak.

Guaixe. Mozorrotu zaitez gurekin | Ikusi handiago | Argazki originala

Toki Komunikabideen Bateraguneak, VI. TOKIKOM Sariak atondu ditu, euskerazko toki komunikabideen lana aldarrikatu eta gizarteratzeko asmoz. Komunibideok ekarpen handia egiten deutse gizarteari, ikuspuntu informatibotik zein komunidadearen dinamizazinoaren ikuspegitik baina bigarren mailakotzat joten dira sarritan eta produziduten daben edukia ez da oso ezaguna euren eragin esparrutik kanpo. Dinamika hori aldatu eta komunikabide txikion ekarpena azpimarratu eta gizarteratzeko, TOKIKOM Sariak sortu zituen 2016. urtean eta ordutik, sariok argi itxi dabe lekuan lekuko komunikabideetan be punta-puntako kazetaritzea egiten dala, bai papelean, sarean zein ikus-entzunezkoetan be.

2021ean ere, lau sari emongo ditue, azken urtean euskerazko tokiko edozein komunikabidetan argitaratutako lanentzat: Azalik onena; Edukirik onena; Ikus-entzunezkorik onena; eta Komunidadearen Saria. Aurreko kategorietako finalisten artean, publikoaren boto gehien jasoten dauen lanarentzat.

Lanak aurkezteko epea zabalik dago 2021eko irailaren 10era arte. Proposamenak edozeinek egin leikez, aurkeztutako lanen egilea izan zein ez. Sariketearen oinarriak TOKIKOMen webgunean dagoz hemen eta aurkezpena bera be webgunean bertan egin behar da
Sariak zemendian emongo ditue.

Informazino gehiago behar badozue, idatzi lasai sariak@tokikom.eus helbidera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu