Anton Barrutia hil da

Bizkaie! 2021-07-14 08:20   Kirola

88 urte zituala hil da iurretarra.

Gerra Zibila bizi izan eban eta Iurretatik Algortara eta Gero Zallara alde egin behar izan eban. Momentu gogorrak bizi izan zituan baina bizikletea hartu ebanean, orduantxe amaitu ziran bizkaitarraren penak. Cosme anaia bizikletan ebilen eta beharlekukoak amaituta Anton Galdakaora joan zan lasterketea egoalako. Bigarren amaitu eban baina bigarren jardunaldian irabazi egin eban. Hogei urte zituala, ziklismoa zan Barrutiaren pasino eta bizibide. 1953. urtean, 23 lasterketa irabazi zituan Lehenengo Berezia kategorian eta hortik aurrera upealakoak etorri ziran: Kas talde mitikoan zuzendari lanak egin zituan eta bitxikeria legez, Antón Barrutia eta Eusebio Vélez zuzendari zirala, Andiano Cima Fernández Obies, Galdós, Eulalio García, González Linares, Ladrón de Guevara, Lejarreta, López Carril, Martínez Heredia, José Marrins, Antonio Martos, Antonio Menéndez, Nazábal, Carlos Ocaña, Oliva, Perurena, Pesarrodona, Pozo, Pujol, Viejo eta Felipe Yáñez txirrindulariak pozarren ebizan.

Barrutia txirrindulari profesionala izan zan 1953tik 1966ra eta, besteak beste, Espainiako Vueltan zazpi etapa irabazi zituan, Espainiako Ziklokros Txapelketea birritan irabazi zituan (1955 y 1961) eta Gipuzkoan, Tolosan, 1960an jokatutako Munduko Ziklokros Txapelketan laugarren sailkatu zan.

Iurretarraren aldeko hileta eleizkizuna eguenean, garagarrilaren 15ean, izango da Durangoko Santa Ana eleizan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu