Pabilioi 6k 'Cómo domé un caracol en tus senos' estreinauko dau
2021-07-13 10:31 KultureaGaragarrilaren 16tik abuztuaren 8ra ikusi ahal izango da.
Berbearen indarra, zuzeneko musikearen atmosferea eta interpretazinoa buztartuz ikusleen bihotzak astintzea espero da.
Orain hile batzuk, Migraaaantes antzezlanaren estreinaldiagaz batera, Pabilioi 6ko Gazte Konpainiak Matei Visniec-en Como dome un caracol en tus senos lanaren irakurketa dramatizatua egin eban. Testu indartsu hau, kasu honetan antzezlan legez estreinauko da. Maitasuna eta honen kontraesanak arakatzeko, zer hobeto poesia, fantasia, erotismoa eta ironiagaz egitea baino? Galder Sacanellek zuzendu dau antzezlana, testuaren poetikea errespetauta baina kabaretaren kutsua emonez.
Antzezlan hau, maitasunari, desamodioari eta honek guztiak dakarren ondorioei buruzko bialtzaile bako gutun bat da, alegiazko kabaret poetiko, erotiko, komiko, erromantiko eta zentzunik bakoa.
Aitor Echarte, Cécile Marquette, Kepa Alesso, Sandra Martín Gómez aktoreek eta Etxahun Arregi Pikabea musikariak bihotzeko anfiteatrora gonbidetan gaitue, bizirik jarraitzen ete dogun, gure bihotzak odolez betea jarraitzen ete dauen edo gure bihotzak lo denpora gehiegi ete daroan jakiteko.
Jantziak eta eszenografia Betitxe Saituak eginikoak dira; zuzeneko musikea eta soinu espazioa Etxahun Arregi Pikabearen eskutik; atrezzoa Maria Casanuevarena da eta argiztapen diseinua Fernando Alcaúzarrek eginikoa.
Cómo domé un caracol en tus senos, Pabilioi 6k, Gazte Konpainiagaz alkarlanean eginiko azken produkzino propioa da. Antzezpenak eguenetik domekara (domeketan saio bikotxa) izango dira eta sarrerak dagoeneko webgunean erreserbau daitekez hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!