II. Urmugea, gaur hasi eta hilaren 31n amaitu

Bizkaie! 2021-07-13 08:43   Kulturea

Euskerea eta mendia buztartuz, II. Urmugea 09:00etan hasiko da Angulon.

Eguraldiak oraingoz laguntzen ez badau be, Angulon (Artziniega herritik hartuta, BU 550 errepidean, Trespaderne herrira bidean) oinetakoak lotu, instrumentuak afinau eta abentureari ekiteko prest dagoz danak. Amaierea 19 egun barru izango da Hiru Errege Mahaiako tontorrean.

Gaur, garagarrilak 13, goizeko 09:00etan, hasiera ekitaldi txiki bat egingo dabe eta hortik aurrera 19 etapa izango dira, 8-9 bat ordu oinez, mendirik mendi eta herririk herri Euskal Herritarrek, euskeraz, doinuak eta mendiak deskubriduteko asmoz.

Urmuga mendi ibilaldi musikatua da, garagarrilaren 13tik 31ra, Euskal Herri osoa zeharkatuko dauena, ekialdetik mendebaldera, Herrietan eta mendi tontorretan musika kontzertu berezi eta ikusgarriak eginez. Euskal Herriko mendizale eta Euskal Herriko musikari handi eta ezagunek osotuko daben proiektu nazionala.
Bigarren edizinoa da aurtengoa, igazko erantzun bikainaren ondoren.

Urmugea abentura bat da. Bidaia bat. Denpora-pasa. Jentea ezagutzea. Euskerea. Soinuak deskubridutea. Haizea arpegian. Ames egitea. Herrigintzea. Ez-mugea... geuk nahi doguna, izan be, mendiak batu egiten

gaitu. Musikeak batu egiten gaitu. Eta, batez be, Urmugeak, tantaz tanta, batzen gaitu.



Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu