VI. Orkestrako Zuzendaritzeari buruzko Topaketan izena emoteko epea zabalik dago
2021-07-12 12:33 MusikeaTopaketak urtarrilaren 11tik 14ra egingo dira.
Aurreko edizinoetan izandako erantzun bikainari esker topaketea erreferentea da hemen eta munduan. Topaketak 2022ko urtarrilaren 11tik 14ra egingo dira aurreko edizinoetako helburuari eutsiz, orkestrako zuzendaritzearen ikasketak gaur egungo formazinoetan sustatzea eta baliabide teknikoak eta artistikoak eskaintzea talde instrumentalen zuzendaritzea lantzeko.
Aurreko ikastaroetan Johan de Meij, Jan van der Roost, Franco Cesarini, Thomas Doss eta Bert Appermont lako maisuek hartu dabe parte eta seigarren edizino honetarako, Douglas Bostock maisu ingelesa izango da irakasle gonbidatua. Urtero legez, Jose R. Pascual-Vilaplana izango da ikastaroaren zuzendari.
Douglas BOSTOCK (Cheshire, Erresuma Batua, 1955)
Sheffield Universityko graduatua, Bostock maisua Sir Adrian Boult zuzendari ingeles ospetsuaren zuzendaritzako ikaslea izan zan. 2001etik Argoviako (Suitza) Philharmonic-eko Musika Zuzendaria. Czech Chamber Philharmonic (1993-2011) eta Municheko Orkestra Sinfonikoaren (2002-2006) zuzendari gonbidatua izan zan. Era berean, Tokyo Kosei Wind Orchestrako (2000-2006) zuzendari titularra izan da eta ordutik bere zuzendari gonbidatu nagusia da.
Europako orkestra garrantzitsuenak zuzendu ditu (BBCko Orkestra, London Philharmonic, Royal Philharmonic, Royal Liverpool Philharmonic eta Royal Scottish National Orchestra-k, Municheko Orkestra Sinfonikoa, JENAko orkestrak, Halle, Erfurt, Arhus, Alborg, Odense, Brno eta Bratislavako orkestrak, South Jutland Symphony, Alemaniako ipar eta hego-mendebaldeko Orkestra Filarmonikoak, Stuttgarteko Ganbera Orkestra, Pragako Irratiko Orkestra Sinfonikoa eta Pragako Sinfonikoa, etab.) eta iparramerikakoak (Washingtongo Orkestra Nazionala, Chicago, Kansas, Colorado, Calgary eta Mexikoko Orkestrak).
Douglas Bostockek 100 CD inguru grabatu ditu, musika estilo guztietan izan dauen eskarmentua islatuz, baqita grabau bako eta oso ezagunak ez diran lanak be. Carl Nielsenen orkestrarako lan osoen grabazinoak eta Robert Schumannen sinfoniak nabarmentzen dira, baita nazinoartean txalotuak izan diran britainiar bilduma sinfoniko zabala be.
Ekitaldi praktikoak
Bilboko Udalaren Musika Bandeagaz izango dira eta gura daben ikasleek lehiaketa honetan parte hartzeko aukerea izango dabe, 2022-2023 Kontzertu Denporaldian taldeagaz lan egingo dauen zuzendari gonbidatu bat izentetako.
Udal bandako irakasleak izango dira epaimahai lanetan, amaierako kontzertua zuzenduko daben bost finalistak eta topaketen irabazlea aukeratuko dabe; era berean, ikastaroa edegita dago zuzentze-lanak ikasteko interesa dabenentzako, lehiaketan parte hartzeko beharrik izan barik.
Ikastaroaren edukiei jagokenez, aurreko topaketetako gaiei eusten jake:
Gaur egungo orkestrako zuzendariaren figurea.
Teknika kironomikoa. Komunikazinoa keinuen bidez.
Partituren analisia erispide interpretatiboa egiteko.
Organologia eta instrumentazino bandistikoa.
Didaktikea zuzendaritzan: entsegutik proiektu bandistiko baten
programazinora.
Programea 5 lanek osotuko dabe:
1. Dietricht BUXTEHUDE (Mold. Mari van Gils) Chaconne in E Minor (Ed. Terloo Music).
2. Tetsunosuke KUSHIDA Asuka (Ed. Bravo Music).
3. Andrés VALERO Dredred (Ed. Piles).
4. Guy WOOLFENDEN Gallimaufry (Ed. Ariel Music).
5. Alfred REED Othello (Ed. Hal Leonard).
Izena emoteko epea zabalik egongo da urriaren 30era arte. Posta elektronikoz bialduko dira eskabideak Bilbao Musika erakundera eta 2021eko urriak 30 izango da azken eguna (amaiabilbao@bilbaomusika.eus) izena emoteko kuotearen ordainagiriagaz batera.
Aukeratuek 2021eko zemendiaren 15etik aurrera jasoko dabe jakinarazpena.
Izena emoteko kuotea: 30 euro (dirua ez da bueltauko).
Ikasle aktiboen matrikulea: 250 euro.
Ikasle entzuleen matrikulea: 130 euro.
Diru-sarrera kontu zenbaki honetan: IBAN ES96 2095 0611 00 9105134539
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!