'V. Zurrumurruen kontra, sartu aterpera' lehiaketea deitu dabe Bilbon

Bizkaie! 2021-07-12 09:56   Kulturea

Euskeraz zein gaztelaniazko kontakizunak modu elektronikoan aurkeztu behar dira irailaren 1etik 30era.

Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jai Arloak, Herritartasunaren eta Aniztasunaren II. Udal Planaren barruan, berbearen indar eraldatzailean konfidantzea izanik, euskeraz eta gaztelaniaz kontakizunak kontetako gonbita dakar, aniztasunean oinarritutako bizikidetzea sustatzeko, migratzaileei buruzko pertzepzino negatiboak aldatzen laguntzeko eta begirada barri bat emoteko.

Hamazortzi urtetik gorako personak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, edozein nazionalidade edo bizileku dabenak eta deialdiaren gaiak zurrumurruen kontrako proiektuaren edukiak eta balioak azpimarratu beharko ditu: bizikidetzea, kulturartekotasuna, aniztasuna, arrazakeriaren, estereotipoen, aurreretxien, zurrumurruen kontrako burrukea, identidadea, errespetua, alkarrizketea eta aniztasunaren abantailak eta ekarpenak.

Hizkuntza-modalidadeak bi dira, euskerea eta gaztelania eta kontakizunak modu elektronikoan aurkeztuko dira, www.bilbao.eus webgunearen bitartez.

Sariak

Euskerazko kontakizuna:

1. saria: 350 euro, kontakizuna deialdiaren edizino batean argitaratzea eta argitalpen horren ale bi.

2. saria: 150 euro, kontakizuna deialdiaren edizino batean argitaratzea eta argitalpen horren ale bi.

Gaztelaniazko kontakizuna:

1. saria: 350 euro, kontakizuna deialdiaren edizino batean argitaratzea eta argitalpen horren ale bi.

2. saria: 150 euro, kontakizuna deialdiaren edizino batean argitaratzea eta argitalpen horren ale bi.

Finalistak: V. Kontakizun Laburren Zurrumurruen kontra, sartu aterpera! lehiaketara aurkeztutako lanak batuko dituan argitalpen baterako finalisten aukeraketea egingo da.

Epaimahaia Lankidetza, Bizikidetza eta Jai Arloak izentautako hiru kidek osotuko dabe.

Lehiaketearen Oinarriak

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu