Erantzun bikaina izan dau Busti zaitez! kanpaineak

Bizkaie! 2021-07-12 07:55   Kulturea

Ehundazak lagun batu dira garagarrilaren 11ko jardueran.



XXIV. Mójate - Busti Zaitez Esklerosi Anizkoitzaren alde
kanpainan ehundazak lagun batu dira Euskadiko ugerleku eta hondartzatan: Zure laguntzeari esker, Esklerosi Anizkoitza daben personen eta hareen senideen bizi-kalidadea hobetzeko behar diran errehabilitazino integraleko zerbitzuak eskaintzen jarraitu ahal izango dogu.

Mikel Urmenetak diseinautako Busti Zaitez #Mójate2021 irudiak herritar asko erakarri ditu, 12 zipriztin, hamabi hilebete kanpainara. Urtero, egunero bustitea da asmoa eta horren erakusgarri twitter sareko @KatukiSaguyaki profila dago.

Ekimearen helburua da gizartea informau eta sensibilizetea Esklerosi Anizkoitzaren gorabeheren gainean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu