Garaiko Udalak 'Naturearen eta Kulturearen barrenetan' izeneko gidea kaleratu dau

Bizkaie! 2021-07-07 07:50   Kulturea

Gerediaga Alkartearen lankidetzeari esker dator.



Gidan, San Juan baseleizea eta nekropolia, Santa Katalina ermitea, Etxeitako artea, San Joan Ebanjelariaren eleizea, Garai Goitia jauregia, begiralekua, udaletxea, Zubiaurretarren etxea eta San Migel Goiangeruaren eleizea agiri dira, bai eta leku horreek guztiak lotzeko ibilbidea be. Aitatutako lekuak erretratuz eta azalpen-testu labur batzuez lagunduta datoz. Esangura horretan, gidearen helburuak ondokoak dira: Garaiko eta garaitarren ondarea ezagutarazo, balioan jarri eta belaunez belaun transmitidu.

Garaiko Udalak herritarrak eta bisitariak animetan ditu eremu parebako honetaz gozau deien, betibe landa-eremua errespetauta eta gure aurretikoek gure eskuetan jarritakoa danon artean jagonez. Eredu iraunkor baten alde egin gura dau udalak, bisitariek eremuotara oinez hurreratu daitezan eta inguru eder honetan primeran pasau deiela opatuz.

Gidea euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratu da.

Udalerriko hainbat lekutan eskuratu ahal izango da, baita Durangoko eta Elorrioko turismo-bulegoetan be.

Bisita gidatua doban

Garagarrilaren 17an, ordu biko iraupena dauen dobako bisita gidatua egingo da, goizeko 18:00etan hasita, euskeraz. Leku kopuru mugatua danez, aldez aurretik izena emon behar da gerediaga@gerediaga.eus helbide elektronikora idatzita edota 946818066 telefono zenbakira deituta (astelehenetik barikura, 8:00-15:00)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu