Ume eta gazte literaturearen inguruko 43. 'Behinola' aldizkaria, kalean

Bizkaie! 2021-07-06 10:56   Kulturea

Edizinoa da zenbaki barriko gai nagusia.

Galtzagorri Alkarteak Behinola aldizkariaren 43. zenbakia argitaratu dau egunotan. Euskerazko ume eta gazteen literaturan erreferentea da aldizkaria, egin dauen ibilbide luzeari eta parte hartzen daben autore entzutetsuei esker. Esate baterako, egunotan harpidedunen etxeetara heltzekoa dan ale barriko azala Yolanda Mosquera marrazkilari ezagunak egin dau. 

Edizinoa eta horren atzean dagoan lana aztertzea da 43. zenbakiaren asmoa, zeregin horretan dabizan sortzaile eta profesional ugariren esperientziatik abiatuta. Vicente Ferrer editoreari alkarrizketa potoloa egin deutse Behinola-n, eta sortzaileen begietatik be begiratu deutse edizinoari: Maite Gurrutxaga, Javier de Isusi, Alex Fk eta Miren Asiain Lora ilustratzaileek egin dabe berba gaiaz. 

Beste ikuspegi batzuk bilatzeko asmoz, Bilboko Anti liburu-dendan edizino-lana be egiten dabela kontau dabe Zirimiria liburuaren egileek, Alex Filiautreauk eta Nerea Marquezek. Dani Martirenak, ostera, autoedizinoa jorratu dau. 

Istorio eta marrazki ederrez gozetako modua be izango dau irakurleak 43. alean. Iñigo Astizek Pintto txakur ospetsuaren arrebea, Kizkur, aurkeztuko deusku, Yolanda Mosqueraren marrazkiez lagunduta. Asier Iturraldek denpora-pasak egin ditu. 

Aitziber Garmendia aktoreak umetako liburu kuttuna zein izan zan kontetan dau Behinola-ko orrietan, eta Asun Agirianok euskerara itzuli behar litzatekezen obrak aitatu ditu, Zer ekarriko? atal barrian. MarraziOak tailerraren eta Booktuberboom_+ egitasmoen barri zehatza be badakar zenbaki honek. 

Harpidedun izateko bidea be zabalik dauka Galtzagorrik. Horretarako, begiratu hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu