Pelotaririk onenak batuko ditu Jai Alai World Tour-ek
2021-07-05 13:47 KirolaUrtea amaitu bitartean, Markinan, Zumaian, Lekeition eta Gernikan izango dira partiduak, besteak beste.
Bilbon aurkeztu dabe 2021eko Jai Alai World Tour zirkuitua, Euskal Herriko frontoietara goi mailako zesta puntea eroango dauen ekimena. Munduko Pelota Batzarrak antolatzen dau zirkuitua urtero, erakundeen laguntzinoagaz, pelotaririk onenen lehiaketea antolatu eta zesta puntearen modalidadea publikoari erakusteko asmoz.
Munduko Pelota Batzarreko presidentea, Fernando Azkarate, izan da Bilboko aurkezpenean, zirkuituan parte hartuko daben pilotariakaz batera. Ganera, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburu Bingen Zupiria eta Jai Alive enpresako arduradun Mikel Egiguren be agertu dira ekitaldian.
Aurtengo Jai Alai World Tour zirkuituko partiduen egutegia urtearen amaierara artekoa izango da. Besteak beste, Markina, Hondarribia, Gernika, Mutriku, Lekeitio eta Zumaiako frontoietan jokatuko dira.
Zesta-puntearen munduan dagoan zirkuiturik garrantzitsuena dala adierazo dabe antolatzaileek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!