Leticia Canales Europako txapeldun
2021-07-05 07:55 KirolaAdur Amatriain zarauztarrak Pantin Classic irabazi dau.
Basque Teameko surflariak Abanca Pantin Classic txapelketako final-laurenetarako txartela eskuratu dau.
Leticia Canalesek Valdoviñoko txapelketarako ezarritako helburua bete dau: World Surf Leagueko Qualifying Series zirkuituan Europako surflari onena izateko beharrezko puntuak lortzea. Sopelako surflaria eta Tokioko jokoetarako sailkatu zan Pauline Ado Angeluko surflaria ibili ziran borrokatzen ziren sariagatik, baina azkenean Basque Teameko kirolariak irabazi du.
Leticiak 32ko surflarien kanporaketan ekin eutson txapelketeari, Ibone Gomez, Lucia Martino eta Cristina Iglesiasi irabazita. 16ko txandan Ariane Ochoaren atzetik egin eban aurrera, bigarren postuan, eta Camilla Kemp eta Bianca Tye kanporatu zituan eta, holan, hurrengo kanporaketara igaro eta titulua lortzeko puntuak irabazi ditu.
Final-laurenetan Melania Suarez izango dau aurkari. Ariane Ochoa eta Garazi Sanchez bizkaitarrak eta Pauline Ado iparraldeko surflaria be lehiatuko dira hurrengo fasean.
Leticia Canales (Sopela, 1995-08-07)
Posizioa: Goofy (eskuineko oina aurretik).
Lehenengo denporaldia: 2008 (Women´s QS).
Posizinoa: Goofy (eskumako oina aurrean).
Altuerea: 1,72
Pisua: 60 kilo.
Leticiaren arabera, bere aita eta bere ahizta zaharrenari esker hasi zan surfean. Eurek sartu eben Leticia eta bere ahizta bikia, Loiola, kirol honetan. Surfean hasi izan ez balitz, seguruenik Leticia bedar hockey jokalaria izango litzateke, hori baita bere bigarren pasinoa eta 14 urte bete arte praktikau eban beste kirola. Betidanik egon da kirolari lotuta.
Eneko Acero, Hodei Collazo, Gony Zubizarreta eta beste hainbat surflari gustau izan jakozala dino baina autortzen dau Aritz Aranburu maite dauela: Danok aho bete hortz itxi gintuan WCTra heldu zanean, erakutsi euskun neguak gogorrak eta olatuak txarrak izan arren eta haizea kontra euki arren, geuk be gorengo zirkuitura heltzeko aukeera bageunkala. Chelsea Hedge, Silvana Lima, Steph Gilmore eta Caroline Marcks be erreferente ditu.
Leticiak dino surfeetea sentimendu bilduma bat dala, olatuak hainbat momento dituala: Hasieran ezinegona izaten da ez dakizulako zelakoa izango dan, baina zutunik jarten zarenean badakizu olatu ona edo txarra hartu dozun. Eta maniobrak egiten hastean adrenalineak gora egiten dau. Onena heltzen da bikain egin olatua amaitzean. Gainera surfean etenbako loturea dozu natureagaz eta horrek kirol hau praktiketea esperientzia magiko bihurtzen dau.
Denporaldi gogorrak be izan ditu belauneko arazoakaitik (birritan egin eutsen ebakuntzea), baina azken urteak onak izan dira: Bazan sasoia urte osoa lesino barik pasetako eta Women’s Qualyfing Series zirkuituan erregulartasunez lehiatzeko. Miyazakiko Munduko txapelketa hasieratik gorriz markauta egon da bere egutegian: Nire helburua Jokoetarako plazea lortzea da. Oso kirolari gitxi sartuko dira, akats asko zuzendu behar dira, baina ez dot ezinezkotzat joten.
Leticiak 25. postuan amaitu eban 2018ko Taharako Munduko txapelketako banakako lehia eta Aloha Cup-a (taldekako txapelketea) irabazi eban taldearen partaide izan zan: Ez ginan ondo hasi eta erantzukizuna hartu neban. Hamar minututan hiru olatu on hartu behar nituala banekian eta presino hori ederto etorri jatan onenak harrapatzeko. 2019an asko hobetu eban eta Miyazakiko Munduko txapelketan 15. izan zan banakako lehian. El Salvadoreko Munduko txapelketan laugarren kanporaketan esan eutson agur txapelketeari.
2020an, COVID-19aren pandemia zabaldu baino lehen Sydney Pron lortutako hirugarren postua nabarmentzen da.
Epe luzera, Leticia Canalesek INEFeko ikasketak amaitu eta surfari lotuta jarraitu nahi daua. Uste dau kirolak hazten dirala kirolariek markak hobetzeko parte hartzen dabenean.
Adur Amatriain zarauztarrak Pantin Classic irabazi dau:
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!