Bilboko erraldoi eta buruhandiak Euskal Museoan

Bizkaie! 2021-06-30 13:35   Kulturea

Klaustroan, 2021eko garagarrilaren 3tik irailaren 12ra egongo dira.



Bilboko erraldoiak eta buruhandiak. Erraldoiak lekualdatze-garaian
 erakusketeak euskal kultura eta historiako personaion 1988ko belaunaldia izango dau ardatz. Aurten, museoa zaharbarritzeko lanak dirala-eta, klaustroa baino ez dago zabalik eta sarrerearen prezioa bisitari bakotxak aukeratuko dau, Zeuk jarten dozu prezioa ekimenari esker.

Erakusketaz gan, jarduera-programa zabala izango da ikusgai, besteak beste, bisita gidatuak, Erraldoien Jantzea eta ume eta familientzako tailerrak. Liburuska bat argitaratuko da, Bilboko Udalak gaur egun dituan erraldoi eta buruhandi guztien katalogoagaz.

1988ko belaunaldikoak dira euskal jaiotako personaiak, izan be, 1921eko garagarrilaren 3an inaugurau zituen Aldundiaren eta Udalaren menpeko Arkeologia Museoa eta Aldundiaren menpeko Museo Etnografikoa; aurten, beraz, 100 urte bete dira inaugurazino hori egin ebenetik.

Euskal Museoa goitik behera barritzeko prozesuan sartuta dago gaur egun eta egunotan, erakusketa iraunkorra kanpoko gordailu batera eroaten dabiz; aitatu lanokaitik museoak klaustroa baino ez dau izango edegita udako hileotan eta hor egongo dira Bilboko erraldoiak.

Osasun-krisiaren ondoren, kulturearen eta artearen bidez errealidadera hurreratzeko modu bat da, bisitetan daben pertsona guztiak kontzientziau daitezan; dana dala, erakusketearen alderdi historikoak ez dau indarra galduko, indartu egingo da eta erraldoi bakotxaren janzkeretan karteltxu bat izango da, ibilbide historikoari buruzko informazinogaz, lokarri eta kateorratzez lotzen ziran antxinako prezioen etiketei egindako keinua.

Bilboko erraldoi eta buruhandiak erakusketeak euskal folklorearen zati garrantzitsura daroa bisitaria; 4 metrotik gorako altuerea daben irudiok Ingelesa, Bilbainita, Pichichi, Lina eta beste personaia batzuk aurkezten deuskuez. Danetara, 14 erraldoik eta 10 buruhandik osotzen daben erakusketa hau, urteen poderioz, Bizkaiko uriburuan uda sasoian bisitatuenetako bat da.

Sarrerak erosi hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu