Lumoko San Pedroko Lope Alberdi organoa zaharbarritzearen inaugurazinoa gaur
2021-06-25 08:43 MusikeaBagilaren 29an, Lumoko patroiaren jai-egunean.
Eguerdiko 12:00etan, organoa bedeinkatu eta horren ostean meza nagusia hasiko da: Eskolakristo taldeak abestuko dau (Carolina Fetescu zuzendaritzapean), eta Irene Ojanguren sopranoak berak be “Tu es Petrus” interpretauko dau bertan. Mezea amaitutakoan, Unai Iriondo organo-joleak hiru partitura (J. de Larrañaga Sonata 5. tonoan, Antonio Soler Bost bertso Te Deumerako, eta V. Zubizarreta Aleluya), eskainiko ditu organoa zaharbarritu ostean haren edertasuna eta indarra oso-osoan entzuteko eta gozetako moduan.
Geroago, garagarrilaren 17an 2021/Urdaibaiko Organoak zikloaren inaugurazino-kontzertuan Iñigo de Peque joleak emongo dau lehen kontzertua Lope Alberdi organo honetan.
Lumoko organoak (1909koak) kainuterian, alde mekanikoan eta beste batzuetan izan zituan uteetako kalteak dirala-eta, zaharbarritzearen beharrak (Alejandro Turanzas Organeros-es eskutik) egin jakoz Gondra Barandiaran Fundazinoaren babesari esker.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!