Sherpa.aik CogX saria irabazi dau Londresen

Bizkaie! 2021-06-24 09:59   Pil-pilean

Inteligentzia Artifizialaren arloko barrikuntzearen munduko aintzatespen handienetakoa.

Xabi Uribe-Etxebarria | Ikusi handiago | Argazki originala

Sherpa.ai-k, Inteligentzia Artifizialeko (IA) zerbitzuetan liderra dan enpresak, Bilbon eta Silicon Valleyn egoitzak dituanak, CogX saria irabazi dau Outstanding Contribution to Tech Regulation kategorian, erregulazino teknologikoak beteteko datuen pribatutasunari aplikautako IAren soluzino onenaren kategorian. Mundu mailako Inteligentzia Artifizialaren arloko sari ospetsuenen artean dagoz eta, besteak beste, Alan Turing institutuaren eta Googleren babesa dabe. Epaia bagilaren 16an iragarri eben Londresen, Adimen Artifizialeko enpresa bisionario eta barritzaileenen lana jentaurrean autortzeko, izan be, enpresa horreen lana erabagigarria izango da datozen urteetan.

Sherpa.ai enpreseak CogX sarien bosgarren edizinoan erakutsi dau datuen pribatutasuna defendiduten egindako etenbako ahaleginakaitik eta IAren sektorean estandar global bat ezartzen lagundu dauelako modu erabagigarrian: Azken urteotan, mundua asko aldatu da zientziari, teknologiari eta Adimen Artifizialari esker, gizateriaren eta gure planetearen preminazko erronkak konpontzeko: Sherpa.ai-rentzat pribatutasuna oinarrizko balio etikoa izan da beti eta horregaitik, gure taldearentzat benetako harrotasuna da nazioartean ospe handia duten adituek kategoria honetan saritu izana, dino Xabi Uribe-Etxebarria CEO eta Sherpa.ai-ren sortzaileak.

Tech Regulation kategorian, CogX Innovation Awards-en boto positibo gehien jasoteaz gan, Sherpa.airen pribatutasun plataformea kategoria bitan finalista izan da: datuen babeserako eta pribatutasunerako ekimenik onena (Best Solution in Data Protection and Privacy) eta barrikuntza hobea COVID-19ren aurrean.

Sari horrek bultzadea emoten deutso konpainiari eta orain aste batzuk, Europako Batzordeak pribatutasuna jarri eban IAren garapenaren jomugan. Erakundeak teknologia hori arautzeko proposamena aurkeztu dau, personen eta enpresen pribatutasuna eta oinarrizko eskubideak bermatzeko eta IAren gaineko konfidantzea sustatzeko. Diseinu bidezko datuen pribatutasuna bermatzen dauen Sherpa.airen plataformeak araudi barria betetea ahalbidetzen dau, IAren algoritmoak entreneteagaz batera.

Neurriok agirian ixten dabe Sherpa.aik azken urteotan jorratutako ekimenen balioa. Sherpa.ai Privacy Framework bidez diseinauta dago erabiltzaileen pribatutasuna babesteko, algoritmoek iturri desbardinetako datuetatik ikastea ahalbidetuz, datu personalak konpartidu behar barik; holan, IAk ia eremu guztietan izan leiken potentzial handia modu fidagarrian aprobetxetea lortzen da, haren ezarpena indartuz, bai eta arlo horretako inbersinoa eta barrikuntzea be.

Sherpa.airen adimen artifiziala COVID-19ren aurrean

Jasotako sariaz gan, Sherpa.ai finalistea izan zan Barrikuntza onena COVID-19ren kontra kategorian; AstraZeneca etxeak eroan eban sari zuen sari nagusia. CogX Awardsen epaimahaiak birusari aurrea hartzeko gaitasunagaitik onartu dau konpainia.

Sherpa.airen teknologia erabagiorra izan da COVID-19ren epidemiari eusteko eta ZIUak kolapsetea ebitetako. Horretarako, Sherpa.aik Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzurako plataformea landu eta, besteak beste, kapaz da Zainketa Intensiboetako Unidadeen etorkizuneko beharrak aurreikusteko. Lanketa horrek, lurraldeka, hurrengo zazpi egunetan behar diran ZIUen kopurua iragarteko kapaz da eta, beraz, itzel lagundu deutse osasun-agintariei momentu bakotxean behar diran baliabideak zehaztasun handiz atontzen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu