Atzerrian prestakuntzea jasoko dabe Global Training programako 495 gaztek

Bizkaie! 2021-06-23 12:41   Pil-pilean

Interesa dabenek garagarrilaren 16ra arteko epea dabe eskabidea egiteko.

Euskal Autonomi Erkidegoko gazteen nazinoartekotzea eta prestakuntzea helburu, 2021eko Global Training Beken deialdia zabaldu dau Eusko Jaurlaritzeak, Basque Trade & Investment agentzia publikoaren bidez. Aurten, atzerrira joateko 495 beka emongo ditue eta aurrekontua 6,2 miloe eurokoa da. 

Programa honetan sartzen diran gazteek, euren ibilbide akademikoagaz bat datozan proiektu, erakunde edo enpresetan lan egingo dabe, beste herrialde baten, euren alorrean esperientzia profesionala eskuratzeko. Hasierako faseko ikastaroa amaitu eta gero, 6 eta 12 hile bitarteko egonaldiak izango dira, eta 1.500 euro pagauko deutsiez hilean. 

Unibersidadeko goi-mailako titulua edo Lanbide Heziketako goi mailako gradua dabenek eskatu leikie Global Training Bekea, 31 urte baino gitxiago baditue. EAEn bizi behar dira, eta ingelesez ondo jakin. Garagarrilaren 16ra arte dago eskabideak bialtzeko epea. 

Egonaldiak hainbat enpresa eta erakundegaz alkarlanean antolatzen dira. Aurtengo lankidetzen artean dagoz Ikaslan-AFM, Novia Salcedo Fundazinoa, EHU, MU, Deustuko Unibersidadea, Garapen-Donostiako Sustapena, Eusko Ganberak, Confebask, Adegi eta Hetel. 

Beka bakotxaren ezaugarrien eta baldintzen zerrendea eta izena emoteko bidea hemen

Eusko Jaurlaritzeak azaldu dauenez, Global Training Bekek aukerea emoten deutse gazteei euren ibilbide profesionalean abantailak lortzeko: nazinoarteko enpresetan praktikak egin, norbere prestakuntzeari lotutako proiektuetan parte hartu, beste kultura eta errealidade batzuk ezagutu eta nazinoarteko sareak sortu. Erakunde kolaboratzaileei, ostera, talentua nazinoartekotzeko bidea errazten deutse. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu