Gaztelugatxeko ibilbidea egiteko erreserbak martxan
2021-06-21 13:16 KultureaMomentuz ezin da ugartera sartu, bidearen zati baino ez dabelako zabaldu.
Urtarrilean lur-jausia egon zanetik itxita egon da Gaztelugatxe ezagutzeko ibilbidea, beharginek eremua barriro atondu arte. Bidearen zati bat konponduta dagoanez, garagarrilaren 1etik barriro ibili ahal izango da handik, eta erreserbak egiteko epea zabalik dago, Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu dauenez.
Erreserbea online egiteko loturea hemen.
Urizarreta eta Ermutik doan ibilbidea egin ahal izango da, oraingoz. Horrek esan nahi dau Gaztelugatxeko ugartean bertan ezin izango dala sartu. Covid-19ari aurre egiteko, edukierea mugatuta egongo da bidean, eta, beraz, egunean 960 lagunek baino ezin izango dabe ibilaldia egin, danek norabide berean.
Lur-jausiaren ondorioak konpontzen dabizan teknikarien kalkuluen arabera, garagarrilaren azken egunetan Ermu-Lurgorri tartea be zabaldu ahal izango dabe. Udagoienerako, bide osoa prest izatea aurreikusi dabe, hau da, ordura arte ez da egongo ugartea eta ermitea bisitetako modurik.
Bizkaiko Foru Aldundiak miloe erdi euroko inbersinoa egin dau lur-jausiaren kalteak konpontzeko. Halakorik barriro jazo ez daiten, teknikariek zehatz aztertu ditue eremu osoaren ezaugarriak, biotopo babestuaren ezegonkortasuna neurtzeko. Lur egonkorrenak egokitu ditue, eta laster ugartera eta ermitara joateko bidea konpontzen hasiko dira.
Eremu batzuk hesitu egin ditue, bisitarien segurtasuna bermatzeko. Horreek hesiak modu berezian diseinau ditue, paisajean ahalik eta ondoen integrau daitezan. Sensoreak be ipini ditue, arriskuak aurreikusteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!