Arratiako parrokiak egun gogoangarria bizi izan dau Urkiolako errogatiban

Bizkaie! 2021-06-21 08:53   Kulturea

Aurtengo nobedadea izan da, Bilboko Basurtuko Beti Jai Alai taldeak Begoña ezpata-jantzea eskaintzea.

Eguraldiak be lagundu dau oinez joan-etorria egiteko eta giro gozoa izan da Urkiolan bertan egoteko. Arantzazuko parrokia izan da aurten arduraduna eguna antolatzen. 
 
Mezatan, sermoi erdia abadeak egin dau, domekako ebanjelioa ardatz hartuta eta beste erdia parrokietako ordezkariek, Fartelli Tutti entziklikako pasarte batzuk azalduz herriko ezaugarri bategaz batera, izan be, belaunaldi guztietako ordezkariek hartu dabe parte azalpena konpartiduten.

Bilboko Basurtuko Beti Jai Alai taldeak trebezia handiz aurkeztu dau Begoña ezpata- jantzea: Lehen aldiz aurkeztu dabe Urkiolan, mezatan, Begoñatik kanpo, jantza ikusgarri hau. 

Urkiolako santutegia ganezka egoan, aforoa errespetatzearren, eleizara sartu diran lehen 150 lagunei txartel bana emon jake, zenbakiduna (Azkenean, 200 lagun inguru sartu dira). Meza ostean, kanpoan, zozketa bat egiten da eta hona hemen txartel irabazleak:

146. zenbakia: Fermin Arza, Dimakoa, irabazlea.

060. zenbakia: ez da agertu oraindino irabazlea. Aste bete itxarongo jako.

046. zenbakia: Jose Mari Kortazar, Arratiakoa, irabazlea.

Informazino gehiago hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu