'Errotomoldeautako material biodegradagarria erabiliko dogu ahateak eregiteko'
2021-06-18 13:05 KultureaUrriaren 3ko 2021eko Estropatadea oso berezia izango da.
The Walk On Project-en (WOP) Estropatada ezagunaren bederatzigarren edizinoa barriro bueltan dator. Euskalduna Zubitik, urriaren 3ko 2021eko lasterketea oso berezia izango da.
2013ko Estropatadako lehen ahatea I+Gko proiektu baten ondorio izan bazan, orain ahatetxuak berreskuratzea posible da zenbait euskal erakunderen nazinoarteko ikerketeari esker, I+Gko ibilbide luzea dabenak plastiko tradizionalen ordezko materialetan: Rotobasque, Urlaplast eta Gaiker.
Ahatea oinarrizko elementua zan. Orain urte bi uko egin geuntsanetik, gure elementu esanguratsua diran ahateak berreskuratzeko aukera jasangarriak bilatzen hasi ginan eta azkenean lortu dogu. Hiru urteko ikerketa-proiektu baten emoitzea diran hiru euskal enpresak injektau eta errotomoldeau daitekeen material biodegradagarria lortu dabelako, adierazo dau Mikel Renteriak, WOPen sortzaileak. Egokitzeko bidean keinu bat da eta, gizarte legez, plastiko tradizionalak kentzeko eta material jasangarriagoakaz egin ahal izateko. Inbersino garrantzitsua da guretzat, baina ilusino handiagaz gabiz, ahateak bueltan datozelako eta modu iraunkorrean. Ahate-molde bat egingo dogu eta Estropatada honetarako lehenengoak sortuko ditugu. Landare-jatorriko eta exotoxikoak ez diran materialez egindako bainuontziko ahatetxu ospetsuat tarteko, mundu mailako lehen esperientzia, azpimarratu dau Renteriak prentsaurrekoan. Bertan izan dira Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotzia; Izaskun Simón, EDP Fundazinoko arduraduna; Fernando González, López Landakoa; Luis Sastre, Surneren izenean; Sabin Astorkiza, Toyota Japancar-ekoa; Iratxe Narváez eta Marian Sandoval, Yimbykoak; Jon Ruigomez, Itsasmuseumeko zuzendaria; Curro Barrena, El Correoko ekitaldien zuzendaria; eta Daniel Velasco, Rotobasqueko barrikuntza-zuzendaria.
2019an, Estropatadea antolatzen dauen Fundazinoak harrituta itxi gintuan lasterketako plastikozko ahate horreek kendu eta pinu-pinaziakaz ordezteko erabagiagaz. 2019ko maiatzean, Renteriak ondokoa zehaztu eban: Aldaketearen momentua heldu da. Inertziak hausi eta ahalik eta azkarren jarri behar ditugu martxan plastikoen kontrako ekintzak. Aldaketa hori denpora luzez pentsau eta dagoeneko ezartzea erabagi dogu, nahiz eta guretzat ahalegin handia izan. Sano sensibilizauta gagoz 2013. urtean Estropatadea sortu genduanetik. Horrek gure ekitaldien ingurune naturala berrerabilteko eta ez kutsatzeko ekintzen bidea ekarri dau.
Erabagi hori hartu zan Estropatadearen ingurumen-konpromisoari eutsiz, ingurune naturaletan eta itsas ingurunean plastikoakaz sensibilizautako gizarteagaz eta WOPegaz. WOPek jaurtiketa bakotxean ahate guztiak batzen zituan arren, irudi atenporala eta kontrakulturala emoten eban plastiko bat ibaira botatean: Irudi eta mezu horrek ez gintuan eroso egoten ixten. Inpaktu handia izan zan guretzat, Estropatadearen elementu nagusia ahateak ziralako eta irudi horri uko egin geuntsan, pinu-pinaburuak lako elementu natural batera egokituz, elementuak bizitasuna kentzen eutsola onartuz. Sakrifizio ekonomikoa ekarri eban, ahatetan egin genduan inbersinoagaitik; 1.000 baino gehiago egozan. Erabagia ulertu arren, ezinegona sortu eban. Erabagi hori hartu baino urte batzuk lehenago, WOPek plastikozko ahateen alternatibak aztertu zituan eta emoitzak positiboak izan ziran etxetik hur.
Gaiker, Urlaplast eta Rotobasque
2018an, Urlaplast eta Rotobasque euskal enpresek osotzen daben patzuergoa, injekzino eta errotomoldeo bidezko moldaketa bidez materia plastikoak eraldatzeko adituak eta Gaiker Zentro Teknologikoa, Zamudioko (Bizkaia) Basque Research & Technology Alliance (BRTA) erakundeko kidea, Susgear proiektuan lanean hasi ziran. Ikerketa horren bidez, produktu eta prozesu barriak jorratu gura ziran arrantza-sektorerako, material barritzaileakaz eta/edo biodegradagarriakaz eginak, eta hori egitea lortu egin zen. Materialak injekzio eta errotomoldeo bidezko moldeaketaren bidez prozesau behar izan ziran. Susgear proiektua Eusko Jaurlaritzeak eta Europako Batasunak finantziau eben, Hazitek I+G enpresarialari laguntzeko programearen barruan, Europako Eskualde Garapenerako Funtsaren (EEGF) bidez. CDTIk be parte hartu eban (Zientzia eta Barrikuntza Ministerioa).
WOPek inbersio handia egingo dau ahateak berreskuratzeko eta Urlaplast eta Rotobasque enpresetan egin daitezan: Ahateak ez dira perfektuak izango, horiak izango dira, baina zimurtasun handiagoa izango dabe, ez dira malguak izango eta momentu honetan I+G prozesu gordin baten emoitzea dirala igarriko da. 2021eko Estropatadea urrats txikia izango da guretzat baina urrats horegaz konprometiduta eta hunkituta gagoz, azaldu dau Renteriak.
Kontuak kontu, 2021eko Estropatadeak barritasuna dakar baina parte hartzeko tiketak dagoeneko salgai dagoz hemen.
Bilboko Udala, Fundación EDP Fundazinoa, El Correo, López Landa, Yimby, Metro Bilbao, Surne, Toyota Japancar-en babesa dau ekitaldiak, bai eta Itsasmuseum, Sarenet, Bilbobentura, Petronor eta Urgarbi-ren lankidetzea be.
WOPek bere jarduera guztiaren etekinak (Estropatada, kontzertuak, kirol-probak, jaialdiak, produktuen salmentea...) gaixotasun neurodegeneratiboetarako terapiak ikertzeko erabilten ditu. Orain arte 400.000 euro baino gehiago erabili dira gaixotasun neurodegeneratiboen kontrako burrukan, nazinoarteko zenbait proiektugaz. Informazino gehiago hemen. walkonproject.org helbidean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!