Gernikako Batzar Etxea urdinez tindauko da zapatu gauean
2021-06-18 11:03 KultureaNew Yorkeko Empire State eraikinean, Pariseko Eiffel Torrean edo Erromako Koliseoan bardin antzeko jarduerak egingo ditue.
Gernikako Batzar Etxea urdinez tindauko da bagilaren 19tik 20ra, Errefuxiatuen Munduko Eguna dala eta. Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak bat egin dau Nazino Batuen Erakundeko (NBE) errefuxiatuen ACNUR bulegoek sustatzen daben eta 135 herrialdetan egiten dan nazinoarteko jardunaldi horregaz.
Errefuxiatuen Mundu Eguna Nazino Batuek izentautako nazinoarteko eguna da, mundu osoko errefuxiatuak gogoratu eta omentzeko; urtero bagilaren 20an egiten da, gatazka edo gorabeheretatik iges egiteko euren etxea eta lurraldea itxi behar izan daben personen indarra eta adorea goratzeko.
Ospakizun honeen barruan, mundu osoko uri eta erakunde desbardinek omenaldi honegaz bat egitea erabagiten dabe, euren eraikin eta monumentu esanguratsuenak Nazino Batuen kolore urdinaz tindauta; ekimen honetan parte hartu daben munduko ikonoen artean, besteak beste, Empire State, Eiffel Torrea eta Erromako Koliseoa dagoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!