Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoa egin ebenen % 98,35ek gainditu dau
2021-06-17 08:50 KultureaUnibersidadera Sartzeko Ebaluazinoaren ezohiko deialdia garagarrilaren 6, 7 eta 8an izango da.
Lehenengo datuen arabera, UPV/EHUn Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoko (USE) sarbide fasera aurkeztutako 11.905 Batxilergoko ikasleetatik 11.709k gainditu dabe eta, beraz, ikasleen % 98,35ek gainditu dau. Probearen batezbesteko notea 6,46koa izan da. Igazko USEn gainditutakoen portzentajea % 97,29 izan zan eta batezbesteko notea 7,02koa.
USEk fase bi ditu: sarbide fasea, unibersidadeko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dana eta onarpen fasea, borondatezkoa, sarbidean lortutako kalifikazinoa hobetzeko balio dauena. Horrezaz gan, onarpen faseko irakasgai desbardinak egiteko izena emon eben Goi Mailako Heziketa Zikloetako 835 ikaslek.
Datuak behin-behinekoak dira, barrikusketearen ebazpenaren aurrekoak.
Graduaren eta Hezkuntza Barrikuntzearen arloko errektoreorde Laura Vozmedianoren eretxiz, nabarmendu behar da USEren probak normaltasun osoz egin dirala, baldintza ezohikoetan egin zan aurreko ikasturtekoan lortutako esperientziari eta aurten jarritako neurriei esker. Bestalde, eskertu nahi dogu probea atontzen eta garapenean parte hartu daben persona guztien ahalegina eta boluntario moduan kolaborau dabenei. Azkenik, azterketea egin daben ikasleen jarrera ona be autortu nahi dogu, izan be, bikain bete ditue ezarritako neurriak.
Notak eta hurrengo deialdiak
Notak ikasleak matrikulau diraneko ikastetxeetako ordezkariei emon jakez eta ikasleek konsultau ahal izan ditue UPV/EHUren web gunearen bidez hemen.
Barrikusketea eskatu daiteke bagilaren 17, 18 eta 21ean eta behin betiko emoitzak bagilaren 28an argitaratuko dira. Azkenik, azterketak ikusteko eskaerea bagilaren 29 eta 30ean egin ahal izango da.
Bestalde, Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoaren ezohiko deialdia garagarrilaren 6, 7 eta 8an izango da.
Aurkeztu nahi dabenek matrikulea egin behar izango dabe bagilaren 23tik 28ra arte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!