'Artea Kalean'

Bizkaie! 2021-06-15 13:49   Kulturea

2021eko bagilaren 15etik irailaren 19ra.

Euskal Herriko sei ikastetxe publikotako sei eta hamabi urte bitarteko 108 umek irudimena eta naturaltasuna darien lanak sortu ditue eta lanok Guggenheim Bilbao Museoko Hezkuntza-gunean jarriko dira ikusgai.

Artea Kalean da aurtengo goiburua, ikasgeletatik urten eta olgetaleku, eremu edegi, parke, plaza eta lorategiak bereganatuz.

1998tik, 4.500 ikaslek baino gehiagok hartu dabe parte hezkuntza-programa honetan. Programearen helburua eskola-umeen irudimena eta sormena sustatzea da, esperimentetan laguntzea eta, aldi berean, eskola-curriculumeko gaiak sendotzea.

Aurten ere Guggenheim Bilbao Museoak Artea Ikasbide aurkeztu dau; programearen amaierako erakusketeak hasiera-hasieratik izan ditu BBKren babesa eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntzea. Giza gorputzeko digestino-aparatuaren formea dauen eskultura erraldoi bat, pintura ibiltariak, hainbat artelan erabiliz inguruko eraikinetan egindako fotomuntaketak, buztinezko eskulturak eta emozinoak irudikatzeko ikastetxe bateko olgetalekuan bideoz grabautako esku-hartze artistiko bat dira, besteak beste, aurten Artea Ikasbide programan parte hartu daben artista txikien sorkuntza-lan dibertigarri eta irudimen handiko batzuk.

Edizino honetan, Artea Ikasbide kalean dago eta olgetalekuak, parkeak, plazak, ikastetxeen inguruko kaleak eta lorategiak izan dira parte-hartzaileen sormenezko abenturen agertokiak. Artistek lagunduta, eskola-umeek ikastetxeetan esku hartu dabe, herrian erabilten ez diran lekuetan publizidade-goiburuak inkau ditue, kaleetan barrena ibili dira eskultura ibiltariak balira lez, izan be, ingurunea ezagutu eta sormena lantzeko egokiak diran eremu osasungarriak topau ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu