'Ni Nazena naz', bagilaren 25etik 27ra

Bizkaie! 2021-06-14 07:45   Kulturea

Bilbao Bizkaia Harrok LGBTI kolektiboaren eskubideak aldarrikatuko ditu.



Ni Nazena naz
, aitatu personen askatasunaren aldeko oihuari eutsiz, programazio presentziala berreskuratu eta bagilaren 25etik 27ra izango dira jarduerak Bilboko Arenalaren inguruetan. Aitatu goiburuari esker, LGBTIQ personen eskubideak aldarrikatu gura dira. Askatasunaren aldeko oihua da persona trans diranentzako.

Bagilaren 25etik 27ra, hogeita hamar jarduera baino gehiago atonduko ditue, kulturea, musikea, antzerkia, kirola, bertsoak eta herri kirolak lako arloetakoak; era berean, ibilbide gidatuak be izango dira aitatau taldearen gorabeherak ezagutzeko.

Aurten, Bizkaiko Foru Aldundiaren zein Bilboko Udalaren lankidetzeari esker egingo dira jarduerok eta Metro Bilbao, EITB, Euskotren, Eusko Trenbide Sarea, Ertzaintzea, Euskaltzaindia, Baqué, La Salve eta Alzola izango dira babesle nagusiak.

Danetara, ia 4.000 plaza eskainiko jakoz publikoari

Programazino potoloan, trans istorioen presentzia handiagaz, sei kategoria dira: Harromusic (musikea, umore eta antzerkia), Harrokirolak (kirol jarduerak), Harrokids (umeentzako jarduerak), Harrofilms (film laburrak), Harrobasque (kultur jarduerak eta euskerea) eta Harrokulturea (taldearen historiari buruzko bisita gidatuak).

Pandemiaren harian, segurtasun protokoloa ezarri da eta, beraz, sarrerak erostea nahitaezkoa da.  

Printzipioen dekalogoa

Ekintzak bideratzeko printzipioen dekalogoa onartu dau Bilbao Bizkaia Harrok eta hiru nabarmentzen dira:

- Bilbao Bizkaia Harrok LGBTIQ programazinoko erreferente soziala izan nahi dau urteko 365 egunetan.

- Kolektiboak parte hartzen daben enpresak (LGBTIQ erakundearen barruan) kontratetako konpromiso sendoa hartu dau.

- LGBTIQ kolektiboaren eskubideak ukatzen dituen erakundeakaz lan egiten daben enpresak ez kontratetako konpromisoa.

Informazino gehiago eta sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu