Getxoko alkateak Kantauriko urez betetako botilea emon deutse zazpi gazteri
2021-06-14 10:08 KultureaIngurumena jagotea da asmoa.
Getxoko Udalak konpromisoa hartu dau aniztasuna, ingurumena jagotea zein eta gizarteratzeagaz, Transpirenaica Social Solidaria zeharkaldiaren balioakaz. Amaia Agirre alkateak Kantauriko urez betetako botila bat emon deutse Gizarteratzearen eta Garapen Iraunkorraren aldeko Transpirenaika Sozial Solidaria sensibilizazino-proiektuan parte hartuko daben zazpi gazteri. Pirinioak zeharkatzen dituan ibilaldi horrek udalerriaren ordezkaritzea izango dauen lehen aldia da.
Hainbat herrialdetatik etorritako gazteek gizarteratze eta gainditze prozesu batean parte hartzen dagoz Personalde alkarteak (lehen Perualde) lagunduta. Eguaztenean, bagilaren 16an, hasiko daben zeharkaldiaren goiburua ura da. Gazteen partaidetzea eskertu ondoren, adierazo dau Getxok, kostaldeko udalerria dan aldetik, itsasoa bizi-iturritzat hartzen dauela eta, orain, inoiz baino gehiago, uste dogu danon ardurea dala itsasoa jagon eta babestea. Horregaitik, gure Kantauriko ura botila horretan sartu dogu, Mediterraneora eroan deien, Getxok sustatu nahi dituan aniztasun balioen ikur legez, gero eta gizarte kohesionatuago eta abegikorragoa eregiten laguntzeko. Aldi berean, kirola oinarrizko elementua dala uste dogu, inklusinoa, alkartasuna eta talde-lana bultzatzen dituana. Balio horreek guztiak Trasnpirenaica Social Solidarioak sustatzen ditu eta Getxotik erabat konpartiduten eta babesten ditugu, izan be, gizartea eraldatzen eta kulturartekotasuna sustatzen laguntzen dabe, naturearen balioa eta haren jagoletzea nabarmentzen dabe eta gure udalerriko ongizatean modu positiboan eragiten dabe, adierazo dau Amaia Agirrek.
Bestalde, Patxi San Juan, Transpirenaica ekimeneko ordezkariak Getxoko Udalaren babesa eskertu eta ondokoa nabarmendu dau: ekimena sano inportantea da Garapen jasangarria eta persona guztien gizarteratzea lantzen jarraitzeko, batez be aukera gitxien dituenena, gazteen talentua eta gure balioak sustatuz.
Azkenik, alkatearen eskutik botilea jaso dauen Muna Mohamed Yeslem gazteak babesa eskertu eta botilea ilusinoz eta arduraz hartzen dauela adierazo ondoren, gaineratu dau Getxoko enbaxadore izango gara Pirinioetan, harrera, talde-lana, ingurumenaren jagioletzea, eraldaketa soziala eta alkartasuna baloreakaz konprometiduta. Amaitzeko gazteak esan dau bueltan zeharkaldian ikasitakoa konaprtiduko dabela.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!