'Ciencia friccion, vida entre especies compañeras' erakusketea Bilbon
2021-06-14 09:26 KultureaAzkuna Zentroa eta Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroa lankidetzan dabiz.
Proiektua Bilboko Azkuna Zentroan ikusi ahal izango da 2022ko zemendian, instalazino moduan, jarduera programa zabal bategaz batera. Maria Ptqk da proiektu honen komisarioa eta lurreko espezie guztiak hartu-emon sinbiotiko eta interdependenteen bidez lotuta dagozala dinoan ebidentzia zientifikoan dau oinarri.
Azkuna Zentroa - Bilboko Udalaren Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroa, Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroagaz (CCCB) dabil lankidetzan oraintsu inaugurautako Ciencia Fricción, Vida entre especies compañeras erakusketearen produkzioan.
Fernando Pérez, Azkuna Zentroko Zuzendaria, aurkezpenean izan da CCCBko Zuzendari Judit Carreragaz, komisario María Ptqkekin eta Jeu de Paume eta Parisko Centre Pompidou zentro laguntzaileakaz batera.
Aitatu erakusketan gogoan hartzen da naturan ez dagoala erakunde autonomo edo independenterik, danok osotzen dogu ekosistema horreetako bat. Espezieek lankidetza, mutazino eta truke-sare bat osotzen dabe eta hor bizi gara lankidetzan.
Paradigma-aldaketa horrek esan nahi dau giza espeziea ez dala salbuespenezkoa, ezta hobea be. Azken batean, sinbiosiak dudan jarten dau gizakiaren nagusitasuna, naturearen multzoa eta izaki bizidun guztiak gure ongizatearen zerbitzura dagozala dakarren idea.
Perspektiba-aldaketa hori kontetako, gaur egungo kultura zientifikoan oinarrizkoak diran figura biren obran oinarritzen da erakusketea: Donna Haraway eta Lynn Margulis; biek dabe sinbiosiari eta espezieen arteko lankidetzeari emoten deutsen garrantzia eta komunikazino eta narratiba zientifikoaren aurreko interesa.
Artistak, pentsalariak, zientzialariak eta ekintzaileak
Antropozentrismotik (gizakiari jagokon mundu-ikuskerea – biozentrismorako — gizakia ekosistema baten parte lez ulertzen da) transizinoak erakusketa osoa zeharkatzen dau.
Bisitariak hainbat euskarritan topauko ditu artelanak, ikus-entzunezko eta soinuzko murgiltze-instalazinoak, errealidade birtuala, pinturea, marrazketea eta abangoardiako zinemea, baita zientziaren dibulgazinoko piezak be.
Bartzelona
Bartzelonako Arte Garaikideko Zentroan, joandako zapatuan zabaldu zituan ateak Ciencia Fricción, Vida entre especies compañeras erakusketeak eta 2021eko zemendiaren 28ra arte egongo da zabalik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!