V. Ondo Bizi Arte egonaldia Karrantzan

Bizkaie! 2021-06-10 08:40   Kulturea

Bagilaren 10etik 21era izango da.

Mutur Beltz alkarteak V. Ondo Bizi Arte Egonaldia dakar, Karrantzan izango da bagilaren 10etik 21era, aurretik egindako lanari jarraipena emonez. Aurten artisten komunidadeari erronkea egin jake, geure materialagaz, euskal ardi-ule edo artileagaz, ikuspuntu eta erabilera barriak sustatu deiezan. Artista bi gonbidatu doguz: batetik, ikus-entzunezko artista eta ikertzailea dan Asunción Molino Gordo (Aranda de Duero, 1979), baserritar eta baserri garaikidetan bere lana oinarritzen dauena eta bestetik, Regina Dejiménez (Madril, 1982) ehuna artelan edota diseinu elementu legez ulertzen dauena.

Urteroko ohitureari eutsiz, proposamenen deialdia zabaldu eta 20 proposamenen artean aukeratutakoak Pedro Murúa (Chile, 1991) eta Mariona Cañadas (Bartzelona, 1991) izan dira eta ehun arteaen dabiz burubelarri. Epaimahaia kultura eta artzaintza arloko hainbat personakaz osotua izan da.

Bosgarren arte egonaldi honetan, jardunaldi edegiak, bagilaren 12an egingo dira, Karrantzako herriak artista parte-hartzaileen sormen prozesua ezagutu daizan.

(Zuzenean eta Streaming bidez: https://meet.jit.si/ondobizi2021)

Jardunaldia osotzeko beste persona batzuk gonbidatu ditue, interesgarriak diran beste gai batzuk jorratu deiezan: Tytti Thusberg, finlandiar artistea eta diseinatzailea Donostian bizi dana eta moda iraunkorrean aitzindaria eta Maria Montesinos (Torrelavega, 1982) ikertzailea, artea, literaturea eta eretxia buztartzen dituan La Ortiga aldizkaria zuzentzen dau eta 2005tik aurrera bere jarduerea landa ingurunean jorratzen dau tailer nomadak, edizinoak eta topaketak atonduz

Azken buruan, pandemiaren erruz maskarea erabiltea ezinbestekoa da, baita eskuak garbitzea eta segurtasun tartea betetea be jarduera guztietan.

Plazak mugatuak dira eta, beraz, izena emoteko azken eguna bagilak 11 izango da. Kontakturako telefonoak: 617941595 // 639253436

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu