Euskadiko Artxibo Historikoak 'Irudia eta Historia 1839-1980' argazki erakusketa edegiko dau
2021-06-08 12:07 KultureaBagilaren 9an edegiko dabe Artxiboen Nazinoarteko Egunagaz bat eginez.
Erakutsiko diran argazkiek Euskal Herriaren joana eta historia hobeto ulertzen lagunduko deutse bisitariei. Euskadiko Artxibo Historikoak bere funts eta bildumako erretratuakaz atondu dau erakusketea, historiako momentuetara ibilbidea proponiduta.
Erretratuak hainbat jatorritakoak dira: Alde batetik, XX. mendearen bigarren erdialdeko erretratugileen lanak, profil eta ibilbide desbardinetakoak. Erakusketa honek German Elorzaren, Manu Leguinecheren edo Juantxu Rodríguezen lanak batzen ditu. Bestetik, badagoz Eusko Jaurlaritzako artxibo historikoko espedienteetan gordetako erretratuak be, 1936 eta 1945. urteen artekoak. Artxiboko bilduma orokorraren parte diran XIX. mende amaierako erretratuak be ikusi daitekez.
Bagilaren 9an inaugurauko dan erakusketa iraunkorrean ia mila erretratu erakutsiko dira, horreetatik 70 inguru formatu handikoak. Erakusketea Euskadiko Artxibo Historikoko sarrerearen eta lehenengo pisuaren artean banatuta dago.
Euskadiko Artxibo Historikoa
Euskadiko Artxibo Historikoak euskaldunen Historia osotzen eta ezagutzen laguntzen daben dokumentuak batzen ditu. Gaur egun zeregin garrantzitsu bi ditu: Batetik, lehen aldiz 1936an eratu zan Eusko Jaurlaritzeak eta horren inguruko erakundeek sortutako agirien bilgunea izatea eta bestetik, herritarrek, banaka edota era kolektiboan, denporan zehar produzidutako mueta guztietako dokumentuak jasoten ditu.
Euskadiko Artxibo Historikoaren ardurea da agiri horreek guztiak hartu, sailkatu, gordet eta herritarren eta ikerlarien eskura jartea.
Gaur egun, Euskadiko Artxibo Historikoak 80 artxibo-funts baino gehiago gordetan eta babesten ditu. Zati handi bat webgunean konsultau daiteke hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!