Beñat Gaztelurrutia izango da Gerediaga Alkarteko kudeatzaile barria

Bizkaie! 2021-06-08 08:32   Kulturea

Arantza Atutxak itxitako lekua beteko dau abadiñarrak.

Beñat Gaztelurrutia eta Arantza Atutxa | Ikusi handiago | Argazki originala

Pandemiak aforo handiagoa ziurtatzen ebala-eta, Gerediagako foru-zelaitik, Durangoko Frai Juan de Zumarraga Institutura lekualdatuta egin da Gerediaga Alkartearen Batzar Nagusia eta, besteak beste, alkartearen estatutu-aldaketea, aukeratu barri dan Zuzendaritza Batzordeko kideen kargu-izentapenak, 2019 eta 2020ko diru kontuak, 2021erako aurrekontua eta asmoak eta kudeatzaile barria aurkeztu eta onartu ditue.

Arantza Atutxak itxitako lekua beteko dau aurrerantzean Beñat Gaztelurrutia abadiñarrak. Herri mobimentuari eta euskalgintzeari lotuta egin dau bere ibilbide profesionala eta proiektuak kudeatzen eta lan-taldeak koordinetan esperientzia zabala dauka. Azpimarratzekoa da Plateruena Kafe Antzokiko zuzendari izan zala 2002tik 2015era. Gerediaga Alkarteagaz eta Durangoko Azokeagaz hartu-emon estua izan dau aitatutako lanetan ibilita. Gerediaga Alkarteko bazkide be bada. Azken urte biak Elhuyar Aholkularitzan izan da euskera teknikari.

Zuzendaritza Batzordeari jagokonez, 10 kidek osotutako taldea izango da: Presidente, idazkari eta diruzain karguetan jarraituko dabe beste bi urtez Nerea Mujikak, Asun Elorriagak eta Belen Bengoetxeak, hurranez hurran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu