Éclat, Proiektu Artistiko Pedagokikoa
2021-06-07 10:32 KultureaÉclat-en bidez, ikasleen kritikea bultzatuko dogu.
Adriana Bilbao Zarraonandiaren ekinbidez, parte-hartzea sustatuz, ikasturtearen hasieran ekingo jako proiektuari; Eclat pieza artistiko performatiboaren egokitzapen pedagogikoa da.
Genero-nortasun estereotipatua, femeninoari eta maskulinoari lotutako jokabideak, zapalkuntza patriarkala, homofobia eta plumofobia etabestelakoak gure gizartearen eta gure ikasleen idea eta jarreretan dagoz oraindino be.
Éclat-en bidez, ikasleen kritikea bultzatuko dogu, modak gure bizitzan izan dauen eta izaten jarraitzen dauen eraginaz kontzientziatuz; identidadea eregiteko prozesuetan, sexu-adierazpenaren askatasunean, hartu-emonetarako jarreratan eta holakoetan.
Kontuak kontu, metodologia dinamika proaktiboetan eta bizipenetan oinarrituko da, gorputz-mobimentuan, jantzan, olgeta kooperatibo eta emozionaletan, role playingetan eta antzekoetan.
Esku-hartzeak 6 orduko iraupena izango dau, ordu biko hiru saiotan banatuta, eta mahairik bako gela batean egingo da.
Taller honen bitartez publiko barrien sorkuntzan jardutea da asmoa, ikasleek Adriana Bilbao jantzaria eta bere obrea esagutuz.
Gaur egun, azken obreagaz lanean jarraitzeaz gan, Éclat - Eztanda egiten dauen gorputz batetik askatutako atala, proiektuak tablaoakaz eta nazinoko eta nazinoarteko konpainiaren saioakaz buztartzen ditu; horreen artean, 2016an, Carlos Sauraren Flamenco Hoy ikuskizunaren parte da. 2019tik aurrera, Felype de Limak zuzendu eta Manuel Liñanek koreografiautako Tacones Manoli Madrilgo antzerki ikuskizunaren osogai da, Felype de Limak zuzendu eta Manuel Liñanek koreografiautakoa. Gainera, tablaoetan lan egiten dau, besteak beste, Casa Patas, Café de Chinitas eta Torres Bermejas-en.
Adriana Bilbaoren lanen helburu nagusietako bat da publiko barriak arte eszenikoetara hurreratzea, alkarlan sorkuntzatik eta diziplinarteko partaidetzatik abiatuta. Sensibilizazino-modu desbardinak bilatzen dira, helburu sozial bat sustatzeko, musikea eta jantzea baliabide nagusi hartuz.
Aniztasunaren eta sexu-askatasunaren alde dabilen kolektiboa da Bizigay. 2003. urtean sortu zan eta 2008tik eskola giroan gabiz aniztasun sexualeko programa pedagokikoak jorratzen eta ezartzen.
Gaur egun programa artistiko-pedagokikoak eta LGTB+ aisialdiko aukerak be eskaintzen doguz eta beste erakunde eta Gobernuz Kanpoko Erakundeakaz be kolaboretan dogu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!