49. UEUren Udako Ikastaroak, #AlkarEgaz aurrera

Bizkaie! 2021-06-03 08:50   Kulturea

Bagilaren 25etik garagarrilaren 16ra izango dira.



Aurkezpenean Kepa Sarasolak, UEUko Zuzendariak, Irati Iciar-ek, UEUko Udako Ikastaroetako arduradunak eta Edurne Kochek, UEUko Nafarroako arduradunak parte hartu dabe. Kepa Sarasolak hartu dau berbea: Pandemia sasoian gagozan honetan, UEUk, iaz egin bezela, aurrez aurreko Udako Ikastaroak atondu ditu aurten be. Mari Luz Esteban irakaslearen eretxiz, aurrez aurrekoa politikoa da eta UEUk be bat egin dau jarrera horregaz. Online irakaskuntzea oso garrantzitsua da gure proiektuan baina presentzialtasuna ezin da guztiz ordezkatu. Zergaitik? Udako Ikastaroak UEUren nortasuna, balio-erantsia eta marka diralako.

Aurrez aurrekoaren ezaugarriakaitik, personen arteko alkarrekintzak esperientzien alkartrukea dakarrelako; hartu-emonak eta sarea egiteko aurrez aurreko alkarrekintzea indartsuagoa dalako, udakoetan ikasle eta irakaslearen arteko mugak lausotzen diralako elkarrekintza horretan.

Udakoetan bizipenen bidez ikasten dalako, gogoeta guneak diralako.

Gure eskerrik beroenak emon gura deutsegu bolada larri honetan hau guztia posible egin daben antolatzaile eta babesle guztiei, ilusino handiz aurkezten deutsuegu aurtengo edizinoa eta bertan parte hartu daizuela animetan zaituegu.

Irati Iciar-ek, UEUko Udako Ikastaroen arduradunak berba egin dau ondoren, ikastaroei jagokezan zehetasunak azaltzeko: Pandemia gagozanez, eskaintzea birmoldatu egi behar izan dogu:

Ikastaro gitxiago, baina igaz baino gehiago: 23 jarduera atondu ditue: 18 ikastaro eta 5 jardunaldi.

Lekuei eutsi deutsegu: Eibar, Baiona eta Iruñea. Donostia, Laudio eta Usurbilgo aukerak alkarlanetik sortu dira.

Betiko hitzorduetara bueltau dira: bagilaren 25etik garagarrilaren 16ra.

Eskaintza hau ez litzateke posible izango gure bidaideen gogoa eta inplikazino barik: UEUko sailak, Bertsozale, Laboa Katedrea (EHU), Noaingo Bataila alkartea. GEZKI (EHU), LAB-hezkuntzea, HITT taldea (EHU), ALDEE, ASNABI, Bilketa (Baiona), EWKE, Agora, Iratzar Fundazinoa, EEP, IKAS, Euskal Alkargoa, Hendaiako Herriko Etxea, Mintzalasai, Neiker, Aiaraldeko Ekintzen Faktoria, Bernat Etxepare Lizeoa, Katakrak, Jakin, Usurbilgo Udala, Tabakalera, Euskal Hizkuntza eta Komunikazinoa (EHU).

Neurri bereziak hartu ditue parte hartzea sustatzeko: Ikastaro laburra, egun bakarrekoak gehienak; talde txikiak (aforo eta segurtasun neurriak jarraituko dira); matrikula prezio berezia: 25€ edo gitxiago; deskantsua: gure ikastaroetan partaideei deskantsuan kafe bat eskaintzen jake, ikastaroen alde informala oso garrantzitsua baita, ikastaro ezbardinetako partaideak ikusi, ikasle eta irakasleakaz giro atseginean egon... Baina aurten pandemia egoereagaitik gaur gaurkoz, ezin da ziurtatu hori emoterik izango ete daben eta emotekotan, txandaka eta talde txikietan banatuta.

Ondoko udalek diru-laguntzak emoten ditue Udako Ikastaroetara etorteagaitik: Anoetako Udala, Eibarreko Udala, Elgoibarreko Udala, Erandioko Udala, Etexebarriko Udala, Gasteizeko Udala, Gernika-Lumoko Udala, Hondarribiko Udala, Legazkiko Udala, Sakanako Mankomunidadea, Oiartzungo Udala, Urretxuko Udala, Zestoako udala eta Zumarragako Udala.

Edurne Koch, UEUren Nafaroako arduradunak Nafarroako Gobernuagaz alkarlanean antolatutako ikastaroak aurkeztu ditu: 4 ikastaro eta jardunaldi bat emongo ditugu aurten Iruñean, bagilaren azken astean. Gaien aldetik, aniztasuna nagusi. Udako Eskaintza honegaz batera, aldi berean eta azpiegitura, antolaketa eta giroa aprobetxetako asmoz, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailagaz 2019rako adostutako ikastaroetako hiru be eskainiko dira eta doba. Lehentasuna izango dabe hezkuntza graduko ikasle nafarrek. Azkenik, gogoratu nahi dogu igaztik UEUren Udako Ikastaroen egoitza Ezpeleta Jauregia dala eta oso pozik gagozala UEUk azken urteotan Nafarroan egiten dagoan lanagaz eta batez be Udala eta Hezkuntza Sailagaz egiten gagozan alkarlan emonkorragaz.

Akademiatik herrigintzara, herrigintzatik akademiara

Jardunaldi honek emongo deutso hasierea aurtengo Udako Ikastaroen edizinoari Iruñean. Matrikulea doban izan arren, izena emon behar da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu