Bertoko sortzaileek 'Urte eroak, 1920ko hamarkadea'-ren inguruko jarduerak Bilbon
2021-06-03 08:26 KultureaHitzorduak Guggenheim Bilbao Museoan izango dira.
Guggenheim Bilbao Museoak jarduera performatiboen programa bat aurkeztu du bertoko arte eszenikoen arloko sortzaileekin lankidetzan. Azken horiek, hainbat ikuspegiren bidez eta gaur egungo ikuskeratik abiatuta, BBK-k babestutako Urte eroak, 1920ko hamarkadea erakustaldirako zenbait obra berrinterpretatu dituzte. Erakusketarako propio sortutako ekoizpen horiek aretoetan antzeztuko dira, une horretan Museoan dauden bisitarien aurrean.
Programan parte hartuko duten sortzaileak honakoak dira: Raúl Cancelo (antzerki zuzendaria), Lucía Fernández Astigarraga (aktorea), Alex Gerediaga (antzerki eta zinema zuzendaria) eta María Goiricelaya (antzerki zuzendaria).
Egitaraua
- Bagilak 3: Alex Gerediaga.
- Bagilak 10: Maria Goiricelaya.
- Bagilak 17: Raúl Cancelo.
- Garagarrilak 1: Lucía F. Astigarraga.
*Leitekean daBaliteke egitarauan aldaketak izatea
Bagilak 3
Alex Gerediaga: Objektuek sentimenduek baino gehiago irauten dabe.
Alex Gerediaga eta Txubio Fernández de Jáuregui performerren ekintzea da, lehenengoaren zuzendaritza artistikopean egina. Narratzaile baten off ahotsa entzun ondoren, antzezleek fikzinoko joanagaz berba egingo dabe orainaldian, André Bretonen gaiak bere testuakaz nahastauta. Performancea 209. aretoan egingo da, Irrika izenekoan.
Ordua: 18:00
Iraupena, gitxi gorabehera: 30 minutu.
Bagilak 10
María Goiricelaya: Charlestonetik reggaetoira. Reggaetoia feministea izango da edo ez da izango.
Maria Goiricelaya zuzendari eta antzerkigileak, urte hareetako biziteko pasinoa jaso eta publikoa gonbidatuko dau Irrika izeneko 209. aretoan egingo dan esperientzia parte hartu daian. Emakumeen matxinadea hogeiko hamarkadan hasi bazan be, flapper-en eskutik hasi be eta emakumeen sexu-askapenerako urratsak emon baziran be, gaur egun, emakumeak gauza bihurtzen jarraitzen dau munduari birea emon deutson reggaetoiak eta zur eta lur ixten ditu horrek asko eta asko. Atzoko charlestona gaurko reggaetoia izan daitela! premisea hartuta, Goricelayak jantzearen bitartez denporan bidaiatu daian animauko dau publikoa.
Tailerra Helena Golabek emongo dau, Ipar Euskal Herrian bizi dan jantzari poloniarrak. Helena charleston eta swing estiloetan aditua da, besteak beste.
Ordua: 18:00 eta 18:30. Gitxi gorabeherako iraupena: 20 minutu. Parte hartu ahal izateko izena emon behar da eta gehienez 6 persona onartuko dira talde bakotxeko.
Bagilak 17
Raul Cancelo: Maskaren atzean.
Urte eroak, 1920ko hamarkada erakusketan agiri diran personaietan oinarritutako maskaren atzean ezkutatuta, Raúl Cancelok gidatutako performer talde batek erakusketea bisitau eta Guggenheim Bilbao Museoaren kanpoaldean hasiko da ibilbidea. Holan, arratsalde horretan erakusketea ikusten dabizenek ezusteko bisitarien konpainia izango dabe joana eta oraina buztarten dituan ekintzeari esker.
Ordua: 18:00
Iraupena, gitxi gorabehera: 30 minutu.
Garagarrilak 1
Lucia Astigarraga: Frivolité.
Lucía Astigarragak koordinautako ekintza honen helburua 1920ko hamarkadea oinarri dauen karakterizazino eszenikoa sortzeko prozesua erakustea da. Performer bik antzeztua da Urte eroak, 1920ko hamarkada erakusketako 209. aretoan eta sasoi haretako kanonen araberako ulea ebagiteko zein orrazteko prozesuak hartzen ditu inspirazino-iturri, berbarako bob eta garçonne erakoak.
Osasun-egoereari jagokozan murrizketek ahalbidetzen badabe, ulea ebagiteko eta orrazteko gonbidapena egingo jake bertaratuei.
Ordua: 18:00
Gitxi gorabeherako iraupena: 60 minutu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!