II. Aurrera Fest-ek 35 ikuskizun eroango ditu Euskaldunara

Bizkaie! 2021-06-02 13:19   Kulturea

Musikea, antzerkia, bakarrizketak, jantzea eta magia, garagarrilaren 1etik 25era.

Lorea Bilbao eta BegoƱa Anguisola (argazkia: BFA) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputadu Lorea Bilbaok eta Bilboko Euskalduna Jauregiko negozio garapeneko zuzendari Begoña Anguisolak Aurrera Fest programearen bigarren edizinoko egitaraua aurkeztu dabe. Bizkaiko kultur sektoreari babesa eta bultzadea emoteko sortu eben igaz ekimena, eta, sortzaileak zein publikoa pozik geratu zirala ikusita, aurten barriro egingo dabe.

Garagarrilaren 1etik 25era, beraz, 35 ikuskizun eskainiko ditue Euskaldunan bertan, danak euskal artista edo konpainiek eginak. Gehienak, ganera, Bizkaikoak dira, 27. Egitarau zabal horretan sartu ditue 19 kontzertu (horreetako lau, musika klasikokoak), hamar antzezlan, lau bakarrizketa, jantza ikuskizun bat eta magiako beste bat. 7.955 sarrera egongo dira publikoaren esku.

Hortaz, pandemiak eskaintza kulturala mugatu dauen honetan, aukera zabala izango dau publikoak, modu seguruan kalidadezko ikuskizunez gozetako. Sortzaileentzat be aukera ederra da Aurrera Fest, eta askok egin dabe bigarren edizino honetan parte hartzeko eskaria. 

Euskerazko eskaintzea, baina, ez da horren zabala, 35 ikuskizunetatik lau baino ez diralako euskerazkoak. Danentzako egitaraua atontzeko ahalegina egin dabe Aurrera Fest-en bultzatzaileek eta, horri esker, zeinu-hizkuntzadun ikuskizunak dagoz, eta ume eta familientzakoak be bai. 

Kartelak gustu guztietarako aukerak eskaintzen ditu, azpimarratu dau Lorea Bilbaok. Begoña Anguisolak zehaztu dauenez, programazinoko 35 ikuskizunen esku jarriko dogu geure esperientzia eta azpiegitura guztia. Txarteldegia, komunikazinoa, baliabide teknikoak eta abar antolatzaileen ardurea izango dira. Sarrerak saltzetik batutako diruaren % 85 artista edo konpainiei emongo deutse.

Sarrerak salgai dagoz, 14,50 eta 26,50 euro bitartean. Hona hemen egitaraua:

2021/07/01 20:00  HIBAI GOXOKIAK
2021/07/01 20:00 HITCHCOCK. UNA HISTORIA DE SUSPENSE
2021/07/02 20:30 LA BALDOSA FLOTANTE
2021/07/02 20:00 DAVID LUENGAS PALABRAS RESCATADAS
2021/07/03 20:30 LOS TESSEE ROCKING BOYS + BIG BAND
2021/07/03 20:00 GABE

2021/07/04 20:00 CANCIONES PARA UNA VIDA- ANDONI MTEZ BARAÑANO
2021/07/04 19:30 EIN DEUTSCHES REQUIEM - Johannes Brahms / KUP TALDEA
2021/07/05 18:30 SOINUAK HAIZEAN
2021/07/06 20:00 ES SOLO MAGIA, PERO ME GUSTA
2021/07/08 20:30 ÓSCAR TEROL ¡POR COMENTARLO!
2021/07/08 20:00 SÍ, FUERON ELLAS

2021/07/09 20:30 DEEP SEA MONK
2021/07/10 20:30 EL VIEJO CHIMANGO CIENTO VOLANDO
2021/07/10 20:00 OIHULARI KLOWN-SEX OR NO SEX
2021/07/11 20:00 DE BILBAO ¡¡AHIVALAHOSTIA!!
2021/07/11 20:00 MULTIVERSO SONORO DIGITAL
2021/07/12 20:00 ETHER ENSEMBLE

2021/07/15 20:30 SUTAN
2021/07/16 20:30 ROLAND Y GARROS: CULTURAS MILENARIAS
2021/07/16 20:00 SOLITAIRE

2021/07/17 20:00 VAYA PACK DE VASC@S

2021/07/17 20:30 MIKEL DEL VALLE. UNA NOCHE CON LA DANZA
2021/07/18 20:00 YO, ERÓMENO
2021/07/18 20:00 COMANDANTE LARA
2021/07/18 20:00 KORRONTZI+ OINKARI-KOPLARIAK

2021/07/20 20:00 AQUÍ NO PAGA NADIE
2021/07/22 20:30 WELCOME TO THE MUSIC FOREST THE LAST HIDDEN FOX
2021/07/22 20:00 A SOLAS CON RAKEL R.R.
2021/07/23 20:30 THE ONE - APOCALYPSE WORLD TOUR 2021
2021/07/23 20:00 BLUE WOMAN VOICES

2021/07/24 20:30 IÑAKI PALACIOS & THE GAEL´S + MOONSHINE WAGON
2021/07/24 20:00 ADOS JAZZ 4TET
2021/07/25 20:00 OSKARBI
2021/07/25 20:00 ETA KITTORIK EZ!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu