12.782 ikaslek egingo dabe Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoa EHUn

Bizkaie! 2021-06-02 11:10   Pil-pilean

Lau ikasletik hiruk euskeraz egingo dabe azterketea.

Martitzenean, bagilak 8, hasiko dira Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoko probak egiten EHUren hiru campusetan. Batxilergoko eta Lanbide Heziketako goi mailako zikloetako ikasleek egingo ditue azterketak. Danetara, 12.782 hautagai izango dira, igaz baino pixka bat gehiago.

Horreei batu behar jakez, aurreko urteetako notea hobetzeko, ikasgai batzuetako azterketak barriro egingo dituenak. 626 dira. 

Lurraldeei jagokenez, Batxilergotik doazanen artean Bizkaiko Campusean egingo dabe ebaluazinorako probea 5.956 ikaslek; Gipuzkoakoan 4.346 izango dira; Arabakoan, 1.613. Lanbide Heziketakoen kasuan, 429k egingo dabe Bizkaian, 272k Gipuzkoan eta 118k Araban.

Azken urteotan euskeraz egiten dabe azterketea ikasle gehienek. Aurten, Batxilergokoen artean, % 75ek euskeraz egingo dabe eta ganerakoek gaztelaniaz. Lanbide Heziketakoen kasuan kopuruak orekatuago dagoz (% 55 eta % 45, hurranez hurran). 

Emakumezkoak gehiago dira, % 57 Batxilergoan. Baina Lanbide Heziketan askoz agirikoagoa da aldea, % 69 diralako emakumezkoak. 

Ikasleak campusen arabera banatuta badagoz be, hiru egoitza baino gehiago izango ditu Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoak 2021ean, osasun arloko arauak beteteko. Hortaz, campus bakotxeko ohiko azterlekuaz gan, Barakaldoko BEC, Irungo Ficoba eta Gasteizko Iradier Arena atonduko ditue. Danetara, 38 epaimahai egongo dira. 

Desgaitasunak edota premina bereziak dituen 411 ikasleentzat egokitzapenak egiteaz be arduratu dira probearen antolatzaileak. Ikasle guztiek aukera bardinak izango dituela bermatzea da asmoa. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu