Bilboko Jesuitinas La Inmaculada ikastetxeko ikasleak izan dira irabazle
2021-06-02 08:16 KultureaTeknologia aurrerabidea da eta ez atzerabidea.
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleen taldeak sariak jaso ditu, Pasapalabra: edizino teknologikoa izeneko lanari esker, ONCE Gizarte Taldearen 37. eskola-lehiaketako B kategoriako irabazle aukeratuak izan ondoren.
Ekitaldia Artxandako ikastetxearen egoitzan egin eben eta bertan parte hartu dabe Juan Carlos Andueza ONCE Euskadiko lurralde-ordezkariak eta Rafafel Ledesma ONCE Euskadiko Lurralde Kontseiluko presidenteak, Josune Extremiana ikastetxeko zuzendariak eta Tamara Santiago irakasle koordinatzaileagaz batera.
Ikasle eta irakasle irabazleek tablet bana jaso dabe, lehiaketearen estaduko epaimahaiaren erabagiari jarraituz, Bilboko Jesuitinas La Inmaculada ikastetxeko ikasleek aurkeztutako irrati-iragarkiaren balorazinoa egin ebalako. Epaimahaiaren eretxiz, teknologia aurrerabidea da eta ez atzerabidea.
KonexinON, AdikzinOFF. Hau ez da olgeta bat lelopean, ekimenean sensibilizazinorako publizidade-kanpaina bat sortzea izan da oinarrita, gizarte osoa inspiretako moduko mezuagaz; horretarako, teknologia barrien erabilera egokiaz eztabaidatzeko eta lan egiteko hainbat tresna jarri ditu parte-hartzaileen eskura, gaitasun sozialak hobetzeko eta persona guztiei egokitutako ingurunea lortzeko proposamenak eginez.
Danetara, 1.684 ikastetxe publiko, itundu eta pribatutako 152.292 ikaslek (1.922 Euskal Autonomia Erkidegoan) eta 2.219 irakaslek parte hartu dabe, Lehen Hezkuntzatik Batxilergora, Hezkuntza Bereziaz eta Lanbide Heziketaz gan.
Epaimahai nazionala honako honeek egon dira: Imelda Fernández, ONCEko Kontseilu Nagusiko presidenteordea; Purificación Llaquet, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioko Lurralde Lankidetzako eta Hezkuntza Barrikuntzako zuzendariordea; Jesús Hernández, ONCE Fundazinoko Irisgarritasun Unibersaleko zuzendaria; María Álvarez, Googleko Politika Publikoen eta Gobernuaren aurreko Hartu-emonetarako gerentea; Luis Hidalgo, CIBE RCIBADRILDEko Instituzino Hartu-emonetarako zuzendaria (INGES); Manuel Ransan, INCIBEko edade txikikoen arduradunak; Macarena Céspedes, Umeen Aldeko Plataformako presidenteordea eta Educo Españako zuzendaria; Chema Alonso, Telefónicako Konsumo Digitaleko Unidadeko zuzendaria; Silvia Leal, Soziologiako doktorea, teknologian eta eraldaketa digitalean aditua; Pilar García, Hezkuntza Teknologien eta Irakasleen Prestakuntzako Institutu Nazionaleko Hezkuntza Baliabide Digitalen Arloko burua; Juan Ramón Mayor, Grupo Nadal Social-eko idazle eta finalistea; eta Antonio Mayor, ONCE Gizarte Taldeko Komunikazino eta Irudi zuzendaria.
Aurtengo edizinoko ikasle eta irakasle irabazleek Tablet bat jaso dabe lehiaketa honetan egindako lana eta izandako inplikazinoa autortzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!