13. elkar Ilustrazino eta Ipuin Lehiaketan 11.000 lan jaso ditue

Bizkaie! 2021-06-01 13:11   Kulturea

Orain arteko parte-hartze handiena da.

Itsasoa gai nagusi izan dauen lehiaketako epaimahaiaren lana ez da erraza izan irabazleak izentetako baina dagoeneko irabazleen izenak ditugu hemen.

Zehaztutako hiru kategoriak kontuan hartuta, 11.000 lan jaso ditue eta horreetatik irabazle izentautako kasik guztiak zapatuan Donostian izan ziran. Ondorengoak izan dira aurtengo edizino honetako irabazleak:

A mailan: Lorea Ferro (irabazlea); Maylen Melerio (bigarrena).

B mailan: Nicolas Lezana (irabazea); Eñaut Zarautz (bigarrena).

C mailan: Nora Ansorena (irabazlea); Naroa Telletxea (bigarrena).

D mailan: Enare-Graxi Barandiaran (irabazlea); Haritza Oiartzabal (bigarrena).

E mailan: Lucia Alonso (irabazlea); Lide Larrea (bigarrena).

F mailan: Irati Aldazabal (irabazlea); Aiala Garabieta (bigarrena).

Zozketa bidezko irabazleak:

LABORAL KUTXA: Basque Culinary Center-era bisita gidatua

Sare Uriarte (Larremendi ikastetxea)

Jone Miquelestorena (Dona Maria kolegioa)

Irrien Lagunak

Uxue Garcia (Tantirumairu ikastola, Lesaka) (Ikuskizuna).

Irria aldizkariaren harpidetza: Magali Azula, Maitane Alvarez eta Egoitz Peña.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu