Hiru euskal konpainia Libourneko Fest'Arts jaialdian

Bizkaie! 2021-06-01 09:31   Kulturea
Amaia Elizaran, 'Out' | Ikusi handiago | Argazki originala

Abuztuaren 3tik 7ra egingo dabe Libourneko (Frantzia) Fest'Arts, kaleko arteetan Europan dagoan jaialdi entzutetsuenetako bat. 30. urteurrena dau 2021ean. Azken urteotan ohikoa bihurtu danez, euskal konpainiak egongo dira egitarauan, aurten hiru: Amaia Elizaran, Lasala eta Deabru Beltzak

2012tik alkarlanean dabiz Fest'Arts eta Etxepare Euskal Institutua, kaleko arteetako sortzaileek lekua izan deien jaialdian. Euskadi à Libourne programearen bitartez, Hego Euskal Herriko konpainia barri zein beteranoek ikuskizunak eskaintzen ditue. 

Amaia Elizaranek Out izeneko piezea aurkeztuko dau Libournen, konfinamenduan sortutakoa, normaltasun barrian doguzan askatasun momentuetan oinarrituta. Ansiedadea baztertu eta askatasunaren alde egiteko deia da. Aurreko ikuskizunean (Mar), itsaso barruan sartzera bultzatzen eban Elizaranek; oraingoan, itsaso horretatik urten eta arnasea hartzera eroango gaitu.

Lasala konpainia Judith Argomanizek zuzentzen dau. Talde honen sorkuntzek hizkuntza primitiboa eta estetika garaikidea buztartzen ditue. Libournen hiru ikuskizun aurkeztuko ditu Lasalak, bere uniberso guztia erakusteko: Female, IU eta Fight

Deabru Beltzak behin baino gehiagotan egon da Libournen. Oraingo honetan, antzerkia eta musikea batzen dituan ikuskizuna daroa, Les tambours de feu, eta, zelan ez, taldearen ezaugarri nagusia dan sua ez da faltauko. Kalea eta ikusleak eraldatzea da asmoa, tanborren doinuen eta suaren magiaren bidez. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu