Gure Zirkuak Bakion amaituko dau Bizkaiko egonaldia

Bizkaie! 2021-05-31 13:50   Kulturea

Bagilaren 11n hasita, Gure Zirkuak 15 saio eskainiko ditu Uribe Kostan.



Joan dan apirilaren 8an ekin eutson Gure Zirkuak laugarren bireari Errenterian, Gipuzkoan eta Bizkaira egin eban saltomaiatzean. Busturialdean egin eban lehen geldialdia, Muxikan; eta Arratiako bailaran ondoren, Diman.

Ia 2 urte ziran taldeak ez ebala Bizkaia zapaltzen eta herritarren erantzun bikaina ikusita lurralde berean jarraitzea erabagi dau, lehenengo aldiz hiru egonaldi jarraian kateatuz.

Bizkaiko egonaldia biribiltzeko, taldea itsasertzera hurreratuko da eta Uribe Kostan, Bakion altzauko dau karpea datorren bagilean.

Gure Zirkuak ilusino handiz iragarri nahi dau Bakion, 2019ko esperientzia errepetiduteko asmoz, Bakeako berdegunean eskainiko dituala honako 15 saio honeek

- Bagilaren 11an, barikuan, 20:00etan.
- Bagilaren 12an, 17:00etan eta 20:00etan.
- Bagilaren 13an, 16:30ean eta 19:00etan.
- Bagilaren 18an, 20:00etan.
- Bagilaren 19an, 17:00etan eta 20:00etan.
- Bagilaren 20an, 16:30ean eta 19:00etan.
- Bagilaren 25ean, 20:00etan.
- Bagilaren 26an, 17:00etan eta 20:00etan.
- Bagilaren 27an, 16:30ean eta 19:00etan.

**SARRERAK: interneten, www.gurezirkua.eus webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu