Elhuyar Zientzia Azokea presentziala izango da bagilaren 5ean, Bilbon
2021-05-31 12:16 KultureaEpaimahaiak nabarmendutako hogei proiektuak erakutsiko ditue.
Elhuyar Zientzia Azokea presentziala egingo da, bagilaren 5ean, Bilboko Arenalean, 12-18 urteko gazteek ikasturtean egindako proiektu zientifikoak erakusteko. Aurten aurkeztutako 110 proiektuetatik, 20 aukeratu ditu epaimahaiak eta, egoerea dala eta, 20 talde horreek baino ez dabe parte hartuko.
Arratsaldean, sari-banaketea egingo da Zabalgune eraikinean, streaming bidez eskainia. Elhuyar Zientzia Azokearen helburua da gazteen artean zientziarako zaletasuna suspertzea, zientziaren eta teknologiaren mundu erreala gazteei hurreratzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea.
Gaur hasi eta barikura, barriz, Elhuyar Zientzia Azoka birtuala egingo da: Batetik, proiektuak landu dituen gazteen topaketak izango dira ikertzaileakaz eta euren ikerketa-proiektuaren barri emongo deutse alkarri.
Bestalde, goizero, 10:00etan, zuzeneko tailerrak eskainiko ditte ikertzaileek eta, 12:00etan, ikasleen eta ikertzaileen arteko barriketaldiak izango dira. Webgunean dago aste osoko egitaraua.
Elhuyar Zientzia Azokan, gazteek eta Euskal Herriko ikerketa-zentroek eta unibersidadeek be parte hartzen dabe. Zientzia Azokearen 9 urteko ibilbidean zehar, sare zabal eta sendoa zabaltzen joan da; horri esker, ikertzaileek gazte parte-hartzaileen gidari eta aholkulari lanak egiten ditue eta aurkeztutako lanen ebaluazino-prozesuan parte hartzen dabe. Datorren zapatuan, Elhuyar Zientzia Azokan egongo dira eta unibersidadeek stand propioa izango dabe, euren ikerketa-proiektua jentaurrean erakusteko.
Elhuyar Zientzia Azokea
32 ikastetxetako 110 proiektu aurkeztu ditue 353 gaztek: neskak 197, mutilak 153. Bizkaiko 40 talde, Gipuzkoako 33 talde, Nafarroako 26 talde, Arabako 4 talde eta estaduko beste azoketako 4 talde be partaide izan dira.
Danetara, DBHko 84 talde eta Batxilergoko 26 talde izan dira.
82 proiektu euskeraz, 19 gaztelaniaz eta 9 ingelesez aurkeztu dira.
Aurkeztutako lanak 8 gaitan banatuta dagoz: biologia/geologia, energia, fisika/kimika, gizarte-zientziak, humanidadeak, injinerutzea/teknologia, ingurumena/ekologia eta osasuna.
Gazteen lan guztiak Elhuyar Zientzia Azokearen webgunean dagoz ikusgai.
Elhuyar Zientzia Azoka birtuala
Pandemia-egoera dela eta, 2020-2021 ikasturteko prozesua online egin da; gazteek proiektuak ikastetxeetan garatu dituzte eta bideodeien bidez egon dira ikertzaile profesionalekin harremanetan. Larunbatean egingo den azokara begira ere, egoerak ez du ahalbidetzen ikasturtean zehar parte hartu duten gazte-talde denek bertaratzeko aukera izatea, eta, beraz, 20 talde finalistak izango dira Bilbon.
Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azoka ekimenak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, FECYT-ren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, Nafarroako Gobernuaren eta Erabiren laguntza jasotzen du.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!