IV. Santutxu Kolorea
2021-05-31 10:38 KultureaEuskal jantzak eta musika tradizionala eta garaikidea, bagilaren 3tik 6ra.
Bilboko Udalak atondutako Santutxu Kolorearen asmoa da folklore tradizionala bultzatzee eta gaur egungo jantza tradizionaleko modu barriak erakustea. Santutxuko Karmelo Plazea aire zabaleko agertoki bihurtuko da eta Gaztedi Jantzari Taldearen laguntzeagaz, hilaren 3an hasiko da Txistuman artistearen Txistuman Balkoitik Kalera obreagaz, konfinamenduan ospetsua egin zana bere etxeko balkoiko txistu-kontzertuakaitik; barikuan, hilak 4, Haatik Jantzearen txandea izango da, jantzak eta bertsolaritzea buztartzen dituan Errimak bi oinetan proposamenagaz.
Bagilaren 5ean, goizean, Larutan eta Input euskal taldeek, Out of the blue eta Imperfectas, jantza garaikideko ikuskizunak auzkertuko ditue eta arratsaldean, barriz, Mulixka Jantza Taldea, Iñaki Perurena eta Iñaki Palaciosegaz batera, Harria ikuskizuna egongo da.
Programeari agur esateko, bagilaren 6an, domekan, Bihotx Txalapartariak izango dira, Norabide guztiak lanagaz, euskal musika herrikoiaren tresna giltzarriaren doinuak zabalduz. Instrumentu honen historian zeharreko bidaia, antxinako kolpeetatik musika garaikidera.
Santutxu Kolorea programasko ekitaldi guztiak doban dira eta publiko guztiarentzat.
Sarrerak aldez aurretik erreserbau daitekez. Ikuskizuna hasi baino 48 ordu lehenagotik 2 ordu lehenagora arte egin daiteke hemen. Gehienez leku bi erreserbau leikez persona bakotxak; ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenagora arte izango dau balioa erreserbeak. Era berean, antolatzaileek jakinarazo dabenez, jarlekuen artean 1,5 metroko segurtasun tartea izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!