Miriam Isasi artisteak 'Resina, brea y glicerina' dakar Bilbora

Bizkaie! 2021-05-28 13:12   Kulturea

Proiektu hau paisajearen identidadeari lotutako ikerketa bat da.



Azkuna Zentroak, maiatzaren 27tik irailaren 26ra hartuko dau artista bisualaren proiektuaren emoitzea Babestu programearen esparruan, Azkuna Zentroaren sorkuntza garaikideari laguntzeko programa berezia. Proiektu hau paisajearen identidadeari lotutako ikerketa bat da, etnobotanikara lengoaia plastiko batetik hurreratzeko, gure testuingurua ulertzeko kontzeptu natural legez.

Erakusketea Zentroko Mediatekako Galeria erakusketa-gunean ikusi ahal izango da.

Sendabedarren eta horreen sistema immunologikoen erabileratik abiatuta, proiektua konifero-basoetan hasten da, hatx-erretxina hari gidaritzat hartuta proiektuaren garapenean. Planeta metalikoen bidez, kontzeptu alkimiko lez, hainbat eskultura landu dira, landareen zezidino-forma desbardinetan oinarrituta. Artistea lanean hasi da kontzeptu horregaz eta instalazino honetan presentzia izatea nahi izan dau, magiara, biziraupen kapsuletara edo planeta-sistemetara eroaten gaituen transmutazino-elementuak.

Lanketa prozesuan, Miriam Isasik sakon ikertu ditu landareen eta petrikiloen praktika sendatzaileen arteko loturak, baliabide naturalen inguruko herri-kulturea eta tradizinoa eta landareen erabilerea eta botanikatik egindako azterketa teknikoagoa.

Miriam Isasi

Arte Ederretan doktorea da EHU/UPVn eta Mexikoko UNAMen egin dau nazinoarteko egonaldia. Ikuspuntu garaikidean kokatuta, sortzen dauen diskursoa eregiteko, hainbat arlori egiten deutse keinu: antropologiari, historiari, aktibismoari, paisajeari eta memoriari. Bakarkako erakusketak egin ditu, besteak beste, MUSACen, Montehermoson Kulturunean, Buenos Airesko C.C. Floreal Gorinin, Irun Factoryn, Mexiko Uriko Casa Galerían eta BilbaoArte Fundazinoan.

Isasiren eretxiz, erakusketa bakotxak espazioagazko alkarrizketa eta proiektu bakotxerako egindako ikerketearen sintesia dakarz. Erakusketa kolektiboetan parte hartu dau: ARTIUM, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao, Erromako Espainiako Akademia, San Fernando Akademia, Bilboko Guggenheim Museoa, Torontoko Doris McCarthy Gallery, HUARTE Arte Garaikideko Zentroa, Burgosko [CAB] eta Donostiako San Telmo Museoa.

Resina, brea y glicerina

- Astelehenetik zapatura, 10:00etatik 20:00etara. Domekatan, 10:00etik 14:00etara.
- Sartzea doban.
- Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu