2021/06/01 19:00
Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean.'Sira', María Dueñasen nobela barriaren aurkezpena + Zidarrezko Luma saria jasotea
María Dueñasen nobela barriaren, Sira izenburukoaren aurkezpenagaz batera, Zidarrezko Luma saria jasoko dau idazleak.
Sira Dueñasen nobela barria da, El tiempo entre costuras liburuaren ondoren. Bigarren Gerra Handia amaitu da, eta munduak berreregite bihurri bati ekin deutso. Britainiar Zerbitzu Sekretuen laguntzaile lez dituan eginkizunak amaituta, Sirak lasaitasun-gosez ekin deutso etorkizunari baina ez dau lortuko eta bere burua berrasmau beharko dau, bizitzearen agintea hartu eta etorkizuna burrukatu. Garai bat markauko daben jazoera historikoen artean, Jerusalem, Londres, Madril eta Tanger-en barrena ibiliko da. Horreetan, zeregin arriskutsuak eta amatasunaren esperientzia izango ditu. Sira Bonnard —lehen Arish Agoriuq, lehen Sira Quiroga— ez da patroien eta ezkutuko mezuen artean liluratu gintuan jostuna, baina haren enkantua ez da galdu.
María Dueñas (Puertollano, Ciudad Real, 1964) Ingeles Filologian doktorea da. Bizitza akademikoan bi hamarkada bi emon ondoren, 2009an literaturearen munduan sartu zan El tiempo entre costuras eleberriagaz. Eleberri hori argitalpen-fenomeno bihurtu zan eta Antena 3en eskutik telebistarako egokitzapenak sari ugari eta ikusle-kopuru ikusgarria lortu zituan. Ondorengo obrek, Misión Olvido (2012), La Templanza (2015) eta Las hijas del Capitán (2018), irakurleak eta kritikea erakarten jarraitu eben. Hogeita hamabost hizkuntza baino gehiagotara itzulia eta miloeka ale mundu osoan salduak, María Dueñas estimaduenetako bat bihurtu da, bai gure herrialdean bai Latinoamerikan be. Sira Dueñasen bosgarren eleberria da.
Hitzordu honetan, Idoia Jauregi izango da autoreagaz, kulturan espezializautako kazetaria eta Radio Euskadiko Kultura-ren aurkezlea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!