Bilboko '#Gaztekluba Uda' programan, 600 plaza baino gehiago

Bizkaie! 2021-05-27 12:16   Kulturea

Izena emoteko epea zabalik dago.

Bilboko Udalak uriko gaztetxuentzako egitarau bete-betea antolatu dau bagilerako eta garagarrilerako, #Gaztekluba Uda izenburupean. Aisialdi osasungarri, aktibo eta dibertigarria bultzatzeko asmoz, egun osoko 15 urteera eta goizeko 20 jarduera sartu ditue egitarauan, 12 eta 17 urte bitarteko neska-mutilentzat.

Bagilaren 3ra arte egongo da zabalik izena emoteko epea, eta eskabideen hurrenkeran banatuko dira jarduera bakotxeko plazak. Prezio sinbolikoak ipini ditu Udalak, gazte guztiek parte hartzeko aukerea izan deien. Danetara, 648 plaza dagoz, 35 jardueratan banatuta.

Egun osoko urteeren artean, 15 proposamen izango ditue gazteek aukeran. Bizkaiko herri eta naturguneetan egingo ditue: piraguak Urdaibain, surfa Sopelan, hipikea Iurretan, espeleologia Lekeition... Bizkaitik kanpora, Zumaiako flyscha ezagutzeko txangoa egingo dabe. Urteera bakotxaren prezioa bost euro izango da.

Goizeko jarduerei jagokenez, Bilboko udalerriaren mugen barruan egitekoak izango dira. Uriko kaleetan bizikletan ibiliko dira gazteak eta skate-tailerra egingo dabe Olabeagan. Itsasadarrean, paddle-surfa, piragua eta ontzian ibilaldia dagoz aukeran. Mendia nahiago dabenentzat, orientazino saioak antolatuko ditue Pagasarrin. Jardueron prezioa euro bi da. 

Egitarau osoa eta izena emoteko lekua, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu