Hemen da Euskelec lehiaketearen azken fasea

Bizkaie! 2021-05-27 09:15   Kulturea

19 taldek parte hartuko dabe ikasleek egindako ibilgailu elektrikoen lehiaketan.



Lanbide-heziketako zentroek egindako ibilgailu elektrikoen Euskelec lehiaketearen laugarren edizinoaren aurkezpenean izan dira Rikardo Lamadrid Intxaurraga Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak, Koldo Narbaiza Olaskoaga Bilboko Udaleko Euskera eta
Hezkuntzako zinegotziak, Gaizka Lazarobaster TKNIKAko (LH, Hezkuntza Saila) Automozinoko arduraduna eta Xavi Safont Aparicio Alterityko bazkide sortzaileetakoa.

Zapatuan, hilaren 29an, lehiaketearen azken fasea jokatuko da Bilboko Itsas Museoaren aurrean, 10:00etatik 18:00etara: Ibilgailuen proba dinamikoak eta erresistentziakoak egingo dira, eta bertatik bertara ikusi ahal izango da zentroek ikasturtean egin daben beharraren emoitzea, zehaztu dau Rikardo
Lamadridek.

Euskelec lehiaketan Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleek ibilgailu elektriko bat diseinau eta eregiten dabe, oinarri hartuta motorra, motorraren kontrolatzailea eta bateriak, talde-lana sustatzeko eta jarduera esperimentala eta sortzailea elementu pedagogiko lez erabilteko, ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikorako. Potentzia-trena Alterityk garatu dau Euskal Herrian. Alterity enpresa Barakaldon dago eta elektromobikortasunerako eta industria-makinetarako litiozko bateriak egiten ditu.

Lehiaketeak fase bi ditu; batetik, fase teknikoa eta sormenezkoa (proiektuaren memoria, diseinua eta barrikuntza) eta, bestetik, fase dinamikoa. Azken horretan, ibilgailuen prestazinoak, ezaugarriak eta diseinua ebaluetan dira, eslalom, azelerazino eta gehieneko balaztatzeko proben bidez.

Lehen fasea AIC Centerren instalazinoetan egin eben, Zornotzako Boroa enpresa-parkean, maiatzaren 6an. Proiektuaren aurkezpenak egin zituen, bai eta ibilgailuen aurretiko egiaztapenak be.

Bigarren fasea datorren maiatzaren 29an egingo da, Bilboko Itsas Museoaren aurrean. Egun horretan, taldeek euren prototipoak probauko ditue proba dinamikoetan.

Parte hartzen daben taldeak

Hemeretzi 19 talde lehiatuko dira eta aurtengoa Euskaditik kanpoko zentroak lehiatzen diran lehen edizinoa da (Kantabriako lau eta Zaragozako bat). Hona hemen parte hartzen daben zentroen zerrendea:

1 San Viator zentroa
2 Bidebieta LHII
3 San Jorge LHII
4 Iurreta LHII
5 Elorrieta-Errekamari LHII
6 Aretxabaleta lanbide-eskola
7 Otxarkoaga prestakuntza-zentroa
8 Miralbueno BHI
9 Ortzadar ikastetxea
10 UGLE
11 Somorrostro prestakuntza-zentroa
12 Ikasauto
15 Emilio Campuzano LHII
16 Meka LHII
17 Egibide
18 Nuestra Señora de Los Remedios BHI
19 San Juan Bautista ikastetxea
20 1. LHko zentro integratua (1. taldea)
21 1. LHko zentro integratua (2. taldea)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu