'Barrikasi daigun'
2021-05-27 07:59 KultureaEHUren Udako Ikastaroetan, 180 ikastaro izango dira.
Miramar Jauregian, Donostian, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko sailburuak, Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordeak, Roberto Iñiguez de Onsoño Irizareko personal-buruak eta Itziar Alkorta UPV/EHUko Uda Ikastaroen zuzendari akademikoak, Uda Ikastaroen 40. edizinoa aurkeztu dabe, Barrikasi daigun lemapean.
Aurten, modalidade bitan eskainiko dabe UPV/EHUko Uda Ikastaroek programazinoa: presentziala eta on-line. Bigarren modalidade horrek oso ondo funtzionau eban 2020an eta aukerea emon eban urrun egozan ikasleakana heltzeko. Trabak gainditu eta orain bost kontinenteetara heltzen dira Uda Ikastaroak.
Aurtengo gaiei jagokenez, zahartzaroa, hezkuntzea, iraunkortasuna, COVID-19, gobernantza ereduak, generoa eta euskal kulturea izango dira ardatz.
Irakasleen arloan, besteak beste, Cristina Iglesias, Karmele Jaio, Carlos Duarte eta Antoni Trilla izango dira.
Ganerakoan, Itziar Alkorta, Udako Ikastaroen zuzendariak nabarmendu dau aurten ikastaroak hasten diran egunean bertan emon ahal izango dala izena.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!